Aitzolen karti kartzelatik, ondarrutarrai eskerrak emoten

Aitzolek hauxe gutunau bixaldu dau Espainik Frantzin kondenata dazen euskal presuk espainiaratzeko dakarren asmun kontra herrixan ein zan gutun bidalketan parte hartu ben herritxarrai eskerrak emoteko.

Espainiak Frantzian kondenatuta gauzkaten euskal preso politikoon kontua martxan jarri nahi lukeen ekimen berriaren kontra agertu zareten guztioi eskerrak eman nahi dizkizuegu.

Europak onartutako lege berri bat baliatu nahiko luke Espainiak gu bereganatu eta bere kartzela politika ankerra aplikatzeko, dispertsioa eta hainbaten kasuan bizi osorako zigorra jartzeko. Zuen gutunen bidez argi adierazi zaie Frantziako agintariei euskal presook ez dugula hori onartuko, eta garrantzitsuagoa dena, herritarren babesa dugula.

Euskal Herri aske eta presorik gabeko baten alde lanean ari zareten guztiei gure eskerrarekin batera besarkada estu bat eta adorea helarazi nahi dizuet. Presook egiten ditugun ekimenak egiten ditugula, ez dugu arrakasta izango sakabanaketa eta urruntzearen aurka dauden eragile eta zuek bezalako norbanako solidarioen babesik gabe. Zuek ekarriko gaituzue etxera!
Mila esker!

EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA!
AMNISTIA!
AUTODETERMINAZIOA!

Aitzol Etxaburu Artetxe
Euskal Preso Politikoa
Fleury Mérogis sarraski espetxean 2015eko urtarrilaren 24an

AITZOL