Hauxe bixaldusku Iparra Galdu Baik taldekuk:
Ibon zelaik?
ba Ibon, txarto. Gerua ta txartua. Defentsak zuk eta nik 2000 ingurun badakauz, Ibonek 184 daukez; 500etik behera egoeri kritiku bihurtzen da.
on dala ixe urtebete atzea eru’benin 450 defentsa eukazen, eta 70 kilo. on 60 kiloik be ez daukez. Masa muskularra galdu dau, eta arpeixe haiñ dauke argaldute, hagiñetan eindde eukazen inplantik be mobiuten hasi gakozela.
2011n ata’benin be egoera kritikun euan. Ibonek hies-a dauke, c-3 estadixun. Honek nahi dau esan, gaixotasune ezin leikela osatu, dejeneratibu dela, hobea ez dabela eingo bapez.
Ikusi be tamain eitten dau, gitxi, periodikun titularrak oztoztin, eta pertsoni lau metroa euki arren ez dau ezautzen. Ez da bistin arazu, nerbixo optikune baiño. Hau de, hiesak burmuiñai ikutu ei’tsa. Hortik atake epileptikuk, deterioro kognitibu, hipersensibilidadi eta ixe itso eoti. Kalin gazenontzako holako egoera batei aurre eitti gaitxe bada, imajina kartzela barrun.
Ibon Basaurittik Navalcarneroa eru’ben (2014-04-22) eta hantxe euki dabe, enfermeixan, azarun 16ra arte. Egun batetik bestea, eta ixelako abiso baik Alcala-Mecoa erun dabe, ez enfermeixa, baizik eta 5. modulure. Hurrengo astin, bi preso sozialek kriston palizi emotsen, zigarro bat ukatzearren.
Handik 6. modulure eru’ben eta abendun 7xan, gabe guzti argixe biztute pasa ta gero, goixeko errekuentun amatati eskatu’balako, pare bat kartzelerok aparteko gela txiki batea erun eta eurai potroik ez berotzeko eta bortxatziaz mehatxatu’ben. Gero pare bat matalazurreko emon eta atzea txabolure… gaixo terminala dakarren pertsona batei hori zelan ein leike? 10 hillabetin bosgarren palizi de!
Urrixan hasieran Jose Luis Castrok, espetxe zaintzako epaillik, ukatu ei’tsan lehengo egoera bueltatzi (etxe kartzela) eta horren aurrin aurkeztutako helegitiai (“recurso de reforma”) ondiokan ez dotsa erantzun. Zerren zain da?
Zer nahi dabe? Ibon, kartzelan hiltti? Eta guk, laga eingo’tsau, ixebe ein baik?
Ibon eta preso gaixo larri guztik, berandu baiño lehen, etxea.
Idaztea animaten baza, letra oso handixaz, eta mesedez, boligrafo gorririk ez erabilli.
Ibon Iparragirre Burgoa / c.p. Alcalá-Meco / Madrid ii / ctra. Alcalá-Meco, km. 4,5 kp: 28805 – Alcala de Henares (Madrid)
