Gaur eta bixar ondarrutar asko Grezin zer pasaten dan jarraitzen egongo diz. Emoten dau aldaketi datorrela, Europak inposatutako murrizketan kontrako alderdi batek irabaziko dotxuzelako hauteskundik (Syrizak). Ikusikou hori aldaketioi noa arte ailaten dan, baine ezin ukatu esperantza eta ilusinoi handixak dakauzela. Grezin hasitxako aldaketi ia Europa guztire zabaltzen dan. Elkartasunin, justizixa sozialin eta erabakitxeko eskubidion oinarritxutako Europa baten alde.
Greziko hauteskundik jarraitzeko interesa badakazue, jakin Jon Fernandez kazetari ondarrutarra bertan dala eta jarraipena etxen dabilela Berrian eta twitterren. Hamen beran helbidi: https://twitter.com/JONfrnndz
Hau argazkixe be berak atataku de: Josu Juaristi EH Bilduko europarlamentaxu Atenasen, Syrizan mitin baten.
