Herriko marrazkilarixak, adierazpen askatasunan alde

Je suis CHARLIE jon iñaki

Hauxe irudixau bixaldusku Luterl taldekuk, Parisen marrazkilaixak hiltxuezela ta, adierazpen askatasune defendiuteko.

Bide batez, momento egoixe da Luterl taldik adierazpen askatasunan defentsan urtitan euki daben konpromisu eskertzeko. Hor dakazue Egin itxi benin Kantxopin eiben murala.

GLOBHORMA 19

Zoritxarrez, gaur adierazpen askatasune aldarrikatzen dabizen politiko español askok txalotu ein zitxuezen Eginen itxieri, Egunkariako kazetarixan atxiloketak eta torturak…

Egunero egunero atxilotzen, torturaten eta hiltxen dotxuez kazetarixak mundun Estatu Batuetako militarrak (Jose Couso,..), Kolonbiako paramilitarrak, Israeleko eta Marruekoseko gobiernuk… horrekin be akorda biko ginake.

Amaitzeko, Luterl taldekuk bixaldu daben beste mezu bat: ez jausi islamofobixan. Ez kriminaliza islaman jarraitzaile guztik. Musulman guztik ez diz bardinak, kristau edo ateo guztik bardinak ez dizen latxeik.

Urte asko daruau herrixan musulmanakin bixitxen inungo problema baik. Holantxenik ixati daukela hamendik aurrea be. Danontzako da leku Ondarrun.