Ondarrun, 11 konpromiso askatasunerutz

image

11 KONPOMISO ASKATASUNERATZ
Euskal Herrian 480tik gora preso politiko daude eta iazko urtean hainbat iheslarik etxera itzultzeko hautua egin bazuten ere, badira oraindik ere hamaika kide deserrian bizitzera kondenatuak.

Preso eta iheslariak herri honek bizi duen gatazka politikoaren parte eta ondorio diren heinean, konponbide prozesuan ezinbesteko agente dira.

Zentzu horretan, Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboa eta Euskal Preso Politikoen Kolektiboa urratsak ematen hasia da konponbidean aurrera egin ahal izateko.

Kartzeletan bahituta dauden preso politikoak ahalik eta gehien zigortu asmoz, mendekuan oinarritutako espetxe politikak darabiltzan salbuespen neurriakin amaitzea da lehen urratsa.

Bide horretan, dispertsioarekin amaitzeak dauka lehentasuna. Euskal preso politikoen dispertsioak euren agente izaera ukatzen du elkarrekiko, senide eta lagunekiko eta Euskal Herriarekiko isolamenduaren bitartez. Gainera euren senide eta lagunak zigortu asmo ditu.

Salbuespen neurriekin amaitzea , preso politikoak etxera ekarri bitarteko pausu gisa kokatzen dugu, azken helburua guztien askatasuna lortzea izanez.

Presoen etxeratzea konponbidearen baitan eman beharreko urratsa da, ez baita gatazkaren konponbide osorik izango guztiak etxean izan arte

Horretarako eta baita presoen egungo errealitatea gainditzeko denok gara beharrezkoak. Herritarron borrokaren bidez ekarriko ditugu etxera.

Denak ala inor ez leloak dioen moduan, azken preso eta iheslaria etxean izan arte borrokan jarraituko dugu eta hori lortzeko ezinbestekoa da gazte guztion konpromiso eta ekarpena. Konpromiso txiki zein handi, guztion indarraz lortuko dugu preso eta iheslariak etxeratzea.

“Denok Ala Inor Ez” dinamikarekin gazteria preso eta iheslarien etxeratzearen alde konpromisoak hartzera animatu nahi dugu. Edozein motatako konpromisoak direlarik; banderola bat jarri etxean, senideei bisitak egitera lagundu, mobilizazioetan parte hartu, gutunak idatzi…

Dinamika gazteria osoari zabalik dago, herriz herri garatzekoa eta formatu ezberdinetan. Gazteok ere konponbidearen eraikuntzan pausuak ematea beharrezkoa da. Bide horretan preso eta iheslariak gatazka konpontzeko ezinbesteko agente direla ulertzen dugu eta hori izango da gure borrokaren oinarria.

Dinamikaren barruan “11 konpromiso, askatasunerantz!” lemapean, 11 eguneko baraualdiak antolatu ditugu. Abenduaren 19tik 30era bitarte Euskal herriko herri zein auzotan barauldiak eta ekimen desberdinak egingo ditugu. Abenduaren 30ean espetxera egingo dugun martxarekin bukatuko dugu.

ONDARRUN Ab.23-24an egingo da ekimena.
Ab.23, 11:00 gunearen montaia eta dekorazioarekin hasi eta konpromezu ezberdinak hartzeko aukera emango duten txoko eta ekintzak egongo dira (elkartasun txokoa, hitzaldiak, dokumentalak, kontzentrazio txandakatua…) Gazte guztion konpromezu txikiekin lortuko dugu euskal preso eta iheslari politikoak etxean eta libre bizitzea.

Gure leloak dioen bezala, denak etxean izan arte borrokan jarraituko dugu!