Zubi zahar ikastoli gabonak girotzen

Santo Tomas eguna tarteko, zapatuan, abenduak 20, 10:30etik 15:00etara bitartean, Ondarroako alde zaharrean, urteroko txosna jarriko dugu, talo eta edariekin. Umeentzako tailerrak ere egongo dira aukeran. 13:30ean, Gabon kantak abesten batuko gara Kalekutzeko eskaileretan.

Abenduaren 24rako, Olentzero eta Mari Domingiren kalejira antolatu dugu. 12:00etan irtengo gara Zubi Zahar herri ikastolatik (Kamiñazpi auzoa), eta ikastetxeetako umeak zein herritarrak Musika Plazara joango dira elkarregaz, zanpanzarrek lagunduta. Eguraldi txarra eginez gero, 12:30ean Zaldupe kiroldegiko kantxan bilduko dira ume eta gurasoak.

image