Atzo ez gendun astirik euki ZIBURUko manifako irudixak erakusteko bañe esateko dakau hara be ONDARRUtar pillu jun zanela Iparraldeko ume ta gurasuai elkartasune emotea( tartin TURRUNkidik)

Month: azaroa 2014
Arnasi emotsau fibrosi kistiku dakarren umiai
Gaur ixil-ixilik jun gasku ADRIAN OSA
Asteburun KATALUNYAi beire egongo gaz
Atzo illuntzin, erabakitzeko eskubidin kanpaina amaierako ekitaldixan eon giñan ondarrutarrok BARTZELONAn
Azpiko argazkixe be BARTZELONAku de, ia nox ikusten douen argazki hau ONDARRUN. Españiko inposiziñoin aurrin, alderdi batekuk edo bestekuk, bañe danok EUSKALDUNAK, uko eitten Estatun lege zapaltzailiai.
Bide batez guk hamen herrixe txukundu dou
Eta hor ez gaz gelditxu. Gaur goxin DONOSTI aldea jun ga eta honetxek argazkixok ata douz
Eta hau albistiau sartzen geuazen momentun alla gasku hauxe irudixau, bozkatzea juteko falta dan denbori markaten dabena:
Aldez aurretik eskerrak nahi dotzuau emon KATALUNYA aldetik zabizen herrittarroi, eta bereziki ANE MIREN eta MIRENei, zeuek bixaldutako argazkixak dizelako hor gertaten dan momentu historikun irudixak.
Bixar, eurak bixaldute, bozkaketako argazkixak eukiko douz.
ALLARTE gaur kalintzir
Gaur goxin tramankulu honeaz ikusten bazu jenti Alamedan edo Alde zaharrin edo Iperkalin… lasai hartu. Eta galderak eitten hasten bagatzuz ixen raruk esaten be, lasai. TRUNPALLEKU zer dan galdetzen batzu edo BRANKAZ ETORTI edo KALAPITXIXE edo TROLI edo IRAULEZTA edo INTZIRRIKATUk zer nahi daben esan… zuek trankil, ez diz Martzianuk, bertokuk diz.
Asteburuko partiduk ZALDUPEn
ONDARRUtar asko guz bixar DONOSTIre MOSAIKU osotzea
Autobus oso bi beterouz eta horretaz gain jende asko kotxitan du (egun pasa etxea) bixar Zurriolako hondartzan eingo dan mosaikure. Autobusak portun hartuko douz (ARRANKOBA aurrin) eta irteeri goxeko 9:30xetan ixango da. Ekintza koloretsu honen helburu KATALUNYArrai elkartasune erakusti ixango da. Mosaikuaz aparte, domekan motibo bardiñaz Alamedan batuko gaz eguerdiko ordu batetatik ordu bixeta. Bertan urna bat jarrikou KATALUNYArrak erabiliko daben boto paperakin beteteko.
Jakinddou bebai udaleko mastan ikurriñaz batea kataluniarran senyeri ipinitxe eongo dala egun guztin. Eta hamendik eskakizune eitten dotzuau senyeri dakazuenoi etxitan be ipintxeko .
ARITZ askatu dabe
Gabeko 9xak aldea bolanderan bittartez jakin dou ARITZ aske laga dabela. Horren aurretik Alamedan batu gaz beran atxiloketin azken barrixak jasoteko eta ondoren “Adierazpen askatasuna ARITZ ASKATU” pankartin atzetik manifi ein dou herrittik zir. Hurrengo ordutan jakingou zer leporatzen dotzen eta zer eskatzen dotzen, bittartin guk ONGI ETORRIxe emotetzau TURRUNEtik.





















