Ondarrutarrak munduntzir: Naroa eta Naiara Senegalen egon diz hile bat

Irailin hilebete ein ben Senegalen Naroak eta Naiarak. Hamen dakazue euran kroniki. Merezi dau irakurtik.

IMGP2299

Aurtengo, Irailan 2xan aila ginan Afrika, Dakarrea; Senegaleko hiriburure. Bertan, “Aua” aumak eta beran familixa guztik gustoa hartu gintxuen euran etxin. Handik egun batzuta, Euskal Herritxik etorritxako beste 6 laguneaz Salyko kostaldin batu ginan. Gure helburu eta eurana, kultura truke bat etxi. Holantxen, egunero, afrikar dantzak eta perkusinoiko klasik jaso, irteera ezberdinak ein, bertako ingurugiru, hizkuntza eta kultura ezberdinak eukezen herri, aldea edo ta komunidadik ezautzen ibili ginan.

IMGP3184

Kostaldeko herri arrantzalik, Lago Rosatik gertu basamortuko herri txiki oso berezi bat be ezautu gendun, barnealdin galdutako aldeak bebai, eurakin kantuk eta dantzak ein eta baitxe M`Bour ixeneko hiri handi batea be aila ginan.

Iraile zan eta M`Bourren urtero ospatzen dizen jaxak ezautzeko aukeri euki gendun. Gainea, honek jaxok, 2005in Uneskok Giza Ondare ixendatu zitxun. Geure jaxetan “Leokadi” ezautzen douen modun, bertako jaxetako pertsonaji, “Kankouran” zan. Baeukazen Leokadiaz antzekotasun batzuk. Adibidez, gaba gustaten gakon honei be, herritxar talde bateaz kaletik zir dantzan juti, jenti bilurtzen ibiltxi baine aldi berin, danak errespeta eta matxe daben pertsonaji zan berau be. Honek pertsonajionek bertan, zirkuntzizinoiko erritualakin dauke zerikusixe. Eta honek erritual eta ohitxurak beran garaixin kontixu komunidade Mandingun zabaltze bat ekarri ban. Kankuran azkan finin, espiritu txarrak uxatzeko eta herriko ohitxuran zaintzaile bat dala ulertu gendun. Errespeto handixe dotse. Berau, hostoz eta egur fibraz osatutako personaje bat da, ezta gizaki modun irudikatzen, eta esko banatan bi matxete eruten dauz. Egunez eta gabez kaletik ibiltxen da jendetza handi bat ingurun dabela eta lantzin kriston zaratak atatetxuz. Bilurtute, jenti, etxitan sartzen da eta ezkuta etxen da Kankouran pasa arte.

Holako gabe baten, Naroa ta bixok M`Bourren gaba pasa gendun, eta gabe erdixe Kankuranei eskapando pasa ta gero, kantzata, familixa baten etxin amatxu gendun, gaupasan, esne epela mentaz eraten, eta ogixe txa-txa etxen geuazela, entera orduko Kankouran etxe barrure sartu gazkun matxete handi biaz. Haxe da, korrikaldixe hasibena bertako jentik eta gu klaro ez ginan atzin gelditxu norberan buru ezkuta arte. Naroak rotura de fibraz ein ban holantxen eta nik Kankouran ikusi ahal ixan neban tarte batetik beran matxete biaz maxai kriston danbateku emoten. Jentiai sustu sartzi zan berana eta hortik jentin errespetu lortu edo kontixu.

2014-09-25 17.04.14

Holantxen, beste egunak, dantzak eta kantuk elkartrukatu, Wolof eta Euskeri ikasi, eta toki barrixak ta jente barrixak ezautuz jun gazkuzen. Azkan astin, beste euskaldunak Euskal Herrire bueltatu zin de Naroa eta bixok Kasamanzea biajati pentsa gendun.

IMGP2443

Kasamanze, Senegaleko hegoaldin kokatzen da. Gambian azpixan. Berta juteko, Gambiatik pasa biza, eta mugi pasa bizu bi bidar edo itxosutik zuzenin. Gu, itxosutik jun ginan. 16 ordu barkun. Kasamanzek beran histoixa borrokalaixe dauke. Bertan beste talde etniko bateaz topa ginan, Diolak. Honek, beste hizkuntza bat dauke eta beraz bixitzi ulertzeko beste ikuspegi bat. Eztiz Musulmanak, batzuk Kristauk diz eta beste asko Animistak. 1982xan borroka mugimendu bat sortu zan bertan, Senegaleko Estatun kontra independentzixi lortzeko. Holantxen, MFDCtik, “ATIKA” ixeneko talde armatu sortu zan bebai 1985in. Ixen honek, Gerreru nahi dau esan. Senegaleko estadun errepresinoi bortitze ixan zan eta borroki inddarrak galtzen jun de denporiaz.
Gu Kasamanzen, Diembereng ixeneko kostaldeko herri txiki baten egon ginan Antuaneten etxin. Lekitxon bixi dan lagun Senegaldar baten arrebi de Antuanete. Beraz, etxeko modun hartu gintxun bixoi eta eurakin hainbat bixipen eder, zoragarri, eta basati bixi ixan genduzen.

IMGP3161

Demberingea ailaeri politxe ixan zan. Ez dou inox ahaztuko. Gaba eindde aila ginan eta ohianin erdixan, kriston kantu, guda dantza eta tambor hotsakin bat ein gendun eurakin. Mutilak, papar bistan, zirkulo bat osatzen, kriston lantza eta matxetikin eskutan kantu hotsin eta emakumik euran erdixan ohiu berezi batzuk ataten makilakin lurre joten eta euran gerrixak mobiuten. Benetan magiku eta berezixe ixan zan ailaeri. Hau gabau, eurakin bat, geure barruko ixate primitibuenakin konektatea erun gintxun bizipen baten modun gogoratzen dou.

Bertan, 5 egun ein genduzen bakarrik baine oso intensuk ixan zin. Manglaritan kayuko baten ibili ginan gazte batzukin eskopeta eta guzti. Herrixan arteko borrokak ezautu genduzen, ze jendetza eta giro alkar animaten eta gu zuri bakarrak euran artin. Arrozan kulturi ezautu gendun, arrozan landaketatik bixi dan herri oso bat. Hortik bardintxasun soziala eta ekonomiku. Generun artin ez gendun konpetentzixaik ikusi, emakumezkun eta gixonezkun artin kooperazinoi ikusi gendun. Oinarrixan bixiraupenaz bakarrik pentsaten ban herri bat ta alkarlanin oinarritxutako herri bat. Handik, Kasamanzeko edertasun, eta magixiaz burun bueltatu ginan pena handixaz Ondarrure.

IMGP3156

Lurralde, kultura, biximodu eta jente barrixak ezautzik, garunak eta tripak astintzen doskuz. Batez be gizarte aldaketi handixe danin. Lurralde barrixe zapaltzen dozun momentutik alde batea gelditzen da norberan ixatin parte bat. Hustu modun etxen za. Baine puntoik ederrena da datorren guztiai zabaltzeko eta gauza barri guztikin gozatzeko. Afrikan zeoze ein badou hoixe ixan da hustu eta aldi berin norberan beste ixate naturalauaz bate in. Norberan nixak alde batea laga eta instintoik primitibuenakin bat ein, geure ixate basatixaua bat ezautu. Gu be garai baten basatixaua ixan ginan, Animalixaua. Iraganeko memoixan zeoze pizten da, bixi eztoune baine ezaune.

IMGP2511

Bitxikieriak :

Afrika… ze ein dou? Dantzak. Mugimendu primitibuenak esnatu. Euri uraz, harriku ein, haginak garbitxu, jabonaduri ein eta dutxa. Ure aprezixaten ikasi. 5 litroko ur bidoi batek zemat funtzionalidade euki ahal daben, flipa! Pesak etxeko nausixantzat eta flotadore modun umintzat. Kotxe destartalau batek zematearte emon al daben aguanta beran existentzixi. Dana danona da! filosofixi ulertu. Zure txankletak beste batek jantzitxuz zeure aurrin eta baru eta zuk beste batzuk hartubikozuz. Naturiaz bat etxen ikasi, egunin eguneku arrantza. Hondarretan garbitxu eguneko arrainak, tripak bertan laga eta txoixak arrain tripak zelan bazkaltzen daben ikusi. 40 lagunek alkarreaz kantaten eta alkar animaten barko bat lehorrea zelan altzaten daben ikuste goxi A! eta mantekila poto bateaz interruptor bat eileikenik ez genkixen! Afrikan dana ei de posibli!

2014-09-15 17.55.46

Eta bertan ikasketa bat euki badou hauxe ixan da;

“Hamen bixitxan, danontzako lain ez dan guzti ezta eskubidi, pribilegixu de”!

On argixa gelditxu gazku Txapel punk-ek zeatxik kantaten ban: “Zergatik ez!? Zergatik ez!? Olentzero ez da pasatzen Afrikatik!?”

2014-09-06 13.35.10