Askotan esaten dou Nafarru hegoaldin euskeri oso txarto dala, laguntza baik, ofizialtasunik baik… baine eztou jakitxen zelan lagundu. Hamen dakau aukera eder bat. Aurreko urtin latxeik, aurten be Nafarru hegoaldeko produktukin einddako otzarak erosteko aukeri da. Dirun zati bat euskeri bultzatzeko ixango da, eta bide batez Nafarruko nekazarixai be laguntza bat emongotsau. Otzari eskatzeko email bat bixaldu ondarroa@errigora.org helbidea, edo bestelan Aldatzatik, AEKtik, Zubi Zahar ikastolatik edo udaletxeko errejistrutik pasa. Ixez diro asko batu zan, ia aurten be…