Month: urria 2014
Ondarrutarrak Maratoitxan
Eztaz geldik eoteko udal kirol batzordi kudeaten daben lagunak!!Ongun beste iniziatiba bat ipiñi dabe martxan: maratoik eindako ondarrutarren erroldi presta eta udaleko web orrixin argitaratuko dabe.
Donostiko maratoin lehenengo ediziñoi 1988 urtin ixan zan eta daneako bertako diplomak jasoten hasi diz…10 maratoitik gorutz eindakuk be hainbat eidaz….
Pare bat aste barru argitaratuko dabe lehenendo “bertziñoi!.
Beraz, hemendik be animatezatxuau egitasmo honetan parte hartzen. Kontun euki esate hutsak eztauela balixoko, egiaztagirixak eskatzen baidabe (diplomak, sailkapen ofizialetako agirixak…)
Iparra etxea ekarteko eskatu dou gaur be
ZALDUPEko asteburuko partiduk
GURE ESKU DAGOn ekimen barrixe, MOSAIKU
Ondarrutar gaztik Errekaleorrei bixitxasune emoten
Aurtengo jaxetan Plaza Musikan txosna berezi bat egon zan. Batek baino gehixauak galdetukoban: eta hau “Errekaleor Bizirik”, zer da ba?
Errekaleor da Gasteizko langile auzo bat. Akordako zaze on dala urte batzuk, toki guztixetan etxik ein eta ein ebizela. Negozixo handixe zan etxik etxi (konstruktorantzako, alderdi politikuntzako eta udalantzako), natxe on asko eta asko erdi hutsik dazen.
Gasteizko Udalak erabaki ban Errekaleor auzu bota eta etxe barrixak ein bir zitxule, eta auzokuk euran etxitatik botaten hasi zan. Asko jun ein zin, eta beste batzuk bertan geatu zin. Ez ben nahi jun, normala dan morun. Bixitxasunez betetako auzu, erdi hildde geatu zan.
Eta halako baten, Gasteizen ikasten daben Euskal Herri guztiko gazte batzuk batu zin eta pentsa ben auzu okupati: batetik, auzuai eta auzokuai bixitxasune emoteko, eta espekulazinoiai aurre etxeko; bestetik, eurak bixi ben egoera ekonomikuai be irtenbide bat topateko (kanpun ikasi dabenak badaki ze dirutza ordianddu bir dan pisuatxik, matrikuliatxik…).
Eta hor proiektun, Ondarruko gazte batzuk be sartute daz. Gu eurakin egon gaz, eta hamen dakazuez bertan atatako argazki batzuk.
(Gasteizen 1976ko martxun 3an hilddako langile bat auzoku zan eta gaztik mural bat einddabe beran omenez)
Bideo bat be topa dou, Errekaleor proiektu zer dan azaltzen dabena. Hamen be ondarrutarrak tartin.
Konponbide garaixe dala aldarrikatu dou
Konponbidin garaixe dala aldarrikatu dou Ondarrun.
Informazinoi gexa Hitzan: http://lea-artibaietamutriku.hitza.info/2014/10/23/konponbide-garaia-dela-aldarrikatu-dute-hainbat-lagunek-ondarroako-kaleetan-egindako-manifestazioan/





![DSC_0360[1]](https://turrune.com/wp-content/uploads/2014/10/dsc_03601.jpg?w=636&h=477)




