Inoiz ahaztuko ez dudana

image

Urte asko pasa diren arren (1969tik hona…), inoiz ezin izango dut ahaztu bizi izan nuen egoera latz hura. Frankismo garaian, zazpi aldiz atxilotu ninduten eta nire egoera hartan, lau kartzela ezagutu nituen. Kartzelako egonaldiak, ordea, hauek izan ziren: bost aldiz egon nintzen Basaurin, hiru Burgosko penalean, bi Carabanchelen (Madrid) eta bat Jaenen.

Atxilotu ondoren, askotan izan nintzen torturatua. Baten, hamabi egunez egon nitzen inkomunitatuta.

Torturatu eta gero, epaile militar instruktore baten aurrera eraman ninduten deklaratzera. Bera komndantea zen. Argi esan nion torturatu egin nindutela, nire itxurak behintzat hala erakusten baitzuen. Hori horrela, epaile harek nire deklarazioan ez zuela ipiniko ni torturatua izan nintzenik, eta eztabaida batzuk izan ondoren, “bajo coacción” jarriko zuela komisaldegian egin nuen aitorpena, eta legearen aurrean horrek ez zuela baliorik. “La declaración tienen que ser voluntaria” esan zidan. Ba, zenbat eta zenbat ote daude kartzeletan ilegal? Lehen eta gaur egun ere, denak.

image

(Jesus Mari Aramaio Jaeneko kartzelan, 1971an)

Kartzelan nengoela, momentu oso latzak bizi izan nituen. Andoni Arrizabalagari ezarri zioten heriotz zigorraren berri Carabancheleko kartzelan zegoela eman zioten. Elkarrekin ginen. Biok gero, Burgosko penalera eraman gintuzten. Epaiketa militarra izan genuen bost ondarrutar hauek: Iñaki Gartzia, Andoni Bedialauneta, Iñaki Uribe, Andoni Arrizabala eta neuk.

Akusatuen aulkian ginelarik, epaile militarrak, Andoni Arrizabalagari deitu zion, eta honek, entzungor egin eta eserita jarraitzen zuen. Epaile berak, bigarren aldiz luzatu zion deia. Tentsioa nabarmena zen gela hartan, arnasarik ere ez baitzen entzuten. Ahopean, zerbait aldatu egin behar zela esan nion nik Andoniri, eta berak honela erantzun zidan: “Neure buru matxerot, baine Euskal Herrixe matxia!”. Andonik, epaileari hau esan zion: “Ni, Andoni Arrizabalaga naiz, eta tribunal hau ez dut onartzen, eta ni bakarrik herriak epaituko nau”. Adierazpen hauek egin ondoren epaile militarren aurrean, kristona montatu zen gela hartan, aldean zeramatzaten sableak ere ateratzera zihoazela ematen zuen. Ondoren, fiskalaren hitzak: “si quieren la independencia que les lleven a una isla volcánica para que se mueran como perros hambrientos”.

Europan, eta gehien bat Euskal Herrian eman ziren mobilizazioei esker, Andoni Arrizabalagari heriotz zigorra kendu eta bizi osorako kartzela ezarri zioten. Handik urteetara, Franco hil ostean izandako amnistiak kaleratu zuen.