Ondarruko EH Bilduk bixaldu doskun idatzixe:
Hauteskunde kanpainan esan genuen udaleko ateak zabaldu egingo genituela, eta herritarrekin batera egingo genuela politika. Horregatik, azken hiru urteetan herritarrek udaleko erabakietan parte hartzeko aukera eduki dute.
100 batzordetik gora egin dira, 20 auzo batzar baino gehiago egin dira, baita kale ibiladiak eta parte hartzeko prozesuak ere (hondakinena, euskara planarena, OND2020…)
Batzar horietan herritarrek eta herriko taldeek ikuspegia eta iritzia eman dute, eta udalak iritzi horien arabera landu ditu politika publiko asko. Gauza txikietatik hasita (espaloiak konpondu eta barandak ipini), proiektu
handietara (Zaldupen bedar artifiziala ipini, gasa Astillerura eroan, Guzur Etxea sorkuntzarako espazio bihurtu, Etxelila zabaldu…). Jaiak ere, batzorde baten bidez antolatzen ditugu.
Hurrengo hileetan ere herritarrek eta herriko taldeek eskatutako hainbat proiektu egingo dira: Iparkale konpondu, Udaletxe Zaharrean teilatu berria ipini… Beste proiektu batzuk herritarren iritzia kontutan hartuta ipiniko dira martxan. Adibidez, hondakinak batzeko sistema berria. Eta parte hartzeko prozesu berria ere egingo da, herriko plan orokorra barritzen
hasteko.
Hurrengo urteetan ere bide hori landu nahi dugu. Ondarroako Udalak ateak zabalik edukitzea nahi dugu, politika herritarrekin batera egitea. Gu horretarako prest gaude!