BECen konzentrazinoi Ukraniko faxistan kontra

 
1Herrittar batek idatzi eta argazki sorti bixaldusku atzo arratsaldin BECen(Barakaldon) eizan mobilizaziñoi dala ta:
“Atzo arratsaldin, 2014 irailak 4, USA eta Ukranian arteko saskibaloi partidu jokatu de Barakaldon dan Bizkaia Arena BEC pabelloin, estatu espainiarrin etxen dan Saski baloiko mundialin barrun. Hori zala, eta jakindde zelako egoeri dan Ukranian USA, OTAN eta Europar Batasunak sustatu daben estatu kolpe baten ondorixoz bertako nazixak etxen dabizen sarraskixe salatu eta Donbass-eko Herri Errepubliken aldeko elkartasune egon zan atzo BECen kanpun”.
3
 
 
 
8
 
7
 
4
 

DIADA juteko autobusak Euskal Herrittik

1INDEPENDENTISTAK saretik jaso dou mezu hau:

DIADARA JOATEKO AUTOBUSAK ANTOLATZEN ARI GARA

Ideia bi autobus antolatzea litzateke:

BUS 1  :  BILBO-GASTEIZ-BARTZELONA

BUS 2:    DONOSTIA – IRUÑA – BARTZELONA

Bilbo eta Donostiatik irailak 10eko gaueko 12tan irtengo lirateke autobusak eta Gasteiz Iruñan irailak 11 goizaldeko 1ean.

Goizeko 8ak aldera Bartzelonara sartu aurretik gosaldu… bi autobusak elkartuko dira.

Diara 17:14 min. izango da eta itzulera irailak 11 arratsaldeko 20:00tan egingo du autobusak.

Prezioa:  50-55 euro tartekoa. Ea autobusak betetzen ditugun prezio merkea ateratzeko.

INDEPENDENTISTAK sarea.

Baten bat berta juti pentsatzen bada hamen eurakin harremanetan jarteko eri:

info@independentistak.net
(0034)943561853
www.independentistak.net

ANJEL MARI IBARLOZA ZUBIKARAIaz ez ga ahaztuten ondarrutarrok

1972-09-05 gotzon ibarloza hil zan eguneNahiz eta 42 urte pasa dizen kotxe istripuz hil zanetik, gure oroimenin jarraitzen dau. 1972ko irailan 3an Baxonatik Bordeleako bidin ixuzela bera eta beran lau kidek istripu larrixe euki ben, eta hori dala ta irailan 5in hiltzat emon ben (istripu euki ban gabin medikuk muerte zerebral diagnostikatzen). 26 urte eukazen hil zanin eta 1969tik ETA erakundeko kidi zan. 1971n  Ondarrutik ihes ein biharra euki ban, txapel okerrak beran atzetik eukazelako. Anekdota bat kontaten dabe beratxik: 1970in eta Burgosko prozesu euazela eitten, erakundi epaitun ihesa presta nahixan ibili zan. Bera ixan zan komandoko kiditako bat, Burgosko gobierno militarran eraikinan azpixan sartu zana, bañe okerretako paeta apurtu eta kidik euazen gelan sartu ordez, eraikiñeko armategixan sartu zin.

12

Guazen Ondarruko paisaje naturala zaintzea!

Ondarruko Eguzkik bixaldu doskun idatzixe da hau:

http://eguzkiondarru.wordpress.com/2014/09/02/goazen-ondarroako-paisaia-naturala-zaintzera/

Imajinatzen duzue bihar Zubi Zaharra botatzea? Ez, ezta? Zubi Zaharra geure paisaiaren parte da, Ondarroari bere izaera eta edertasuna ematen dion elementu bat.

Hala ere, gure inguruko basoak botatzen dituztenean, ez diogu hainbeste garrantziarik ematen, nahiz eta inpaktu paisajistiko oso handia eta kaltegarria daukan.

Arrazoi askorengatik, geure herri inguruan dauzkagun basoak behin eta berrio botatzen dira: egurra lortzeko, bideak zabaltzeko…

Baso horiek botatzeak kalte ekologiko asko dauzka: lurren higadura, bioaniztasun galera… baina baita beste kalte bat ere, gehinetan kontuan hartzen ez duguna: gure herriko paisaia kaltetzea.

Ondarroako Udala herriko plan orokorra berritzen hasi denez, hauxe eskatzen diogu: geure herritik ikusten diren mendi eta basoen interes paisajistikoa onartzeko, eta hauei babes bat emateko. Adibidez, Txori Erreka eta Antzosolo gaineko basoak, Antigua eta Kalandi artean dauden arbolak…

Babes hori handiagoa izateko, udalak baso eta lur horiek erosi eta publiko bihur ditzake.

Zain dezagun geure paisaia urbano eta naturala!

p1080886

p1080890

p1080892

 

Ondarruko gaztik Lekatxoko gaztetxi konkista dabe!

Akordaten zaze zelan etorri zin Lekatxoko gaztetxekuk Ondarrukuai enbidu botatea? Ba ongoxe asteburun jaso dabe erantzune.

Ondarruko gaztik Lekatxoko gaztetxi konkista dabe, eta erregalo bat laga dabe bertan: ahuntz bat!

Ikusi argazkixetan Lekatxoko gazte egune zelako pankartakin ospatu ben!

On ia bueltan zer datorren!

PD: ahuntze ondo ei da, eta Lekatxarrak ondo zaindduko ei dabe!

10608354_654388607993670_4105988578823037162_o

10630628_654833601282504_2656822298140891055_o

10608544_654837941282070_6343654101199034068_o

8 hile, Kalamendire bueltaka!

On 8 hile Ondarruko Udalak eta Aurrera mendi taldik proposamena eitsen Ondarruko herrixai: jungo gaz urteko egun guztixetan Kalamendire, ala?

Eta ondarrutarrak erronki onartu, eta 8 hilin egunero Kalamendin herritxar bat gitxienez egon da.

4 hile falta diz urti amaitzeko, eta peni ixango litxake erronki ez beteti. Ordun, badakixue, jantzi botak eta danok Kalamendire!

Hamen argazkixak ikusteko aukeri: https://www.flickr.com/photos/113409834@N05/show

x5