Ondarru be preparata da Diadi ospatzeko

Bixar katalanan egun handixe da, eta Ondarrun be ospatu nahi dou hori egunoi. Herriko gure esku dagokuk Kofrai Zaharra be apaindu dabe.

Badakiau bixar ondarrutar asko duzela parte hartzea Bartzelonako manifestazinoin. Bixaldu argazkixak eta gustoa argitaratuko douz.

Katalanok eta euskaldunok geure etorkizune erabakitxeko eskubidi dakau!

image

‘Buru handien mendekua’, KX proiektun aurrerapen bideu

Azarun kaleratuko dabe lan barrixe Xabier Iriondok eta Keu Agirretxeak alkarreaz. KX proiektun Kirmen Uribe, Mikel Etxaburu eta Josu Eizagirre (bideo honen egili) kolaboratzaile modun eukitxue.

Xabierrek azkan 20 urtitan Italin ixan dizen proiekto musikal ausartenetan parte hartu dau eta Afterhours talde ospetsuko kidi de. Keu gitarrajole eta abeslari ondarrutarrak ibilbide luzi dauke, azken 24 urtitan UEK, Governors, Etsaiak edo Fjord lakoxe talditan egon da.

Hamen aurrerapen bideu:

Irailak 10 (eguaztena) Bitxorei omenaldixe preparateko bigarren batzarra

2
 
Artelanekuok Bitxorei omenaldixe preparaten gabiz. Urrixan 11n zapatun ixango litxake. Omenaldixan parte hartu nahi daben herritxarrak eta herriko taldik dakarrezen idea guztik bateratzeko eta omenaldiko eskaleta bat preparateko batzarra BIXAR ixango ra: IRAILAK 10, EGUAZTENA, 20:00etan Kofraxa Zaharreko 2. pisun. Zure ingurun ezautzen bazu baten bat interesata euki leikena, esaizu eta datorrela bera be, fale?
Mertzi!
 
11
 

Ondarrutarrak KONTXAko banderan!!

1Bixar eta datorren domekan, betiko modun, Ondarrutar askok jarraitxuko dou Kontxako estropadak. Gainera, azkanengo urtitan gerta dan modun, aliziente berezi bat eukiko dau gutariko askontzako, bertan, BOST ondarrutar egongo dizelako: Nagore Osoro eta June Aranbarri (Zumaia), Mikel Azkarate (Orio), Alain Kolunga (Urdaibai) eta Jon Iriondo (Portugalete).

Seguru ez gakuela faltako animoik, bakotxak defenditzen daben kamisetan atzin dazenan gain, Ondarrutar askorenak be ez dizela faltako.

ANIMO ETA ZORTE ON BOSTOI!!