Atzoko egune geldik ez egoteku ixan zan Ondarrutarrontzako. Errebindikaziñoiz, kirolez, kulturaz, jaxez… betetaku. Goxin ta arratsaldin, aurreko irudixetan ikusiko zenduen latxeik, Gudari egune ospatu gendun, ez bakarrik herrixan HENDAXAn be eon giñalako (irudixan zain gaz). Beste aldetik, goxeko hamaiketan urten ban Gaztetxetik eta Tontorramendirañoko I.mendi lasterketik.
Eguerdi partin IPARRAN aldeko konzentraziñoi be euki gendun Alamedan, zapaturo lez. Arratsaldin kañaberak hartu eta ehunka ume ta pillo bat gurasok arrantza lehiaketa juteko aukeri euki ben.
Arrratsaldeko 4terdixetan herriko igerilaixak SATURRAN eta DEBA bittarteko igeri lasterketan parte hartu ben. Horrez gain, ANDRABANDAko danbor jolin argazkixak jaso douz, USURBILen ospatu zan ARGIA egunekuk.
Badakiau be bai herriko gazte talde bat Iparraldetik dabizela hanguk hona etorri zineko bixitxin trukin.







