Ondarruko gaztik Lapurdin pasa dabe asteburu

On dala aste batzuk Itsasuko (Lapurdiko) gaztik Ondarrure etorri zin, geure herriko gaztik ezautzea. Ongo asteburun, ostea, Ondarruko gaztik jun diz Lapurdire. Hango jentiaz eon eta Lapurtarran Biltzarrin parte hartu dabe.

Askotan esaten dou geure nazinoi eraiki ein bir douela, eta nazinoi eraikitzeko bideik onena euskaldunok alkar ezautzi de. Zoixonak Ondarruko eta Itsasuko gaztiai hau pausu emotearren.

Eta on enbidu nahi dou bota. Itsasuko eta Ondarruko gaztik alkar ezautu badiz, zeatxik ez gaz alkar ezautzen Itsasuko eta Ondarruko herritxar danok? Euskal Herrixan herri asko daz alkarreaz harremana dakarrenak eta senidetute dazenak: Antzuola eta Aiherra, Hazparne eta Azpeiti… Ondarru eta Itsasu, zeatxik ez?

IMG-20140928-WA0082IMG-20140928-WA0084

IMG-20140928-WA0080