Ibon Iparragirrei buruzko azkanengoko barrixak

Ibonen inguruan, epailearen erabakiaren berririk gabe jarraitzen dugu. Aurreko mezuetan adierazi genuenez, epaileak irailaren hasieran hartu behar zuen erabakia, bere idazkariak horrela esanda. Une honetan, hiru aste pasatu dira oporretatik itzuli zenetik eta oraindik ez du erabakirik hartu. Irailaren 19an bisita zeukala aprobetxatuz Ibonen ama Espetxe Zaintzako bulegora joan zen, atzerapenaren zergatia jakitera, eta bertako zaintzaileak epailea oso lanpetuta dabilela esan zion.
Ibonen osasun egoerari dagokionez makal jarraitzen duela aipatu behar da. 10 kilo argaldu da, tono muskularra galdu du, ikusmen arazo larriekin jarraitzen du eta beheruzkoa dauka orain dela 10 egunetik. Animoz ondo dago, itxura batean. Baina jada pare bat aldiz aipatu du bera urrian ez dela han egongo. Hitz horien esanahia galdetuta ere, ez digu argitu, baina barearen ostean datorren ekaitzaren itxura daukate. Ez dugu ahaztu behar Ibonek gaixotasun neurologiko bat pairatzen duela, eta gaixotasun horren ondorioetariko bat, jokabidearen alterazioa dela.
30 egun igaro ditu arratsaldeetan erizaintza moduluko gainontzeko presoengandik bakartuta. Irailaren 5ean, gosaltzera zihoala, preso sozial baten ziega aurretik igarotzean deitu egin zion, eta ez erantzutean, ziega barrura begiratu eta lepotik zintzilikatuta aurkitu zuen. Oraindik bizirik zegoen, eta beste preso baten laguntzarekin, soka askatzea lortu eta ohean etzan zuten. Kartzeleroa ailegatu zenean, presoa oraindik eskegita zegoen eta lagundu beharrean, “Habrá que llamar a alguien” esatea baino besterik ez zitzaion okurritu.
Une honetan, Ibonek erizaintza moduluan jarraitzen du, egun osoan zehar gainontzeko presoekin. Baina parte piloa ditu oraindik betetzeko, eta edozein unetan bakartu ahal dute berriz.
Ibonen elkartasun kanpainaren barruan, larunbateroko kontzentrazioaz gain (13:00), Iparra Galdu Baik plataformak elkartasun martxa bat antolatu du Navalcarnerora datorren urriaren 4an. Autobuseko zerrendak irekita daude betiko lekuetan, edo iparragaldubaik2@gmail.com emailera idatzi dezakezue, irailaren 30a baino lehen. Kartela bidaltzen dizuegu atxekita.
IPARRA GALDU BAIK GAIXO LARRIAK ETXERA

naval