Ondarrutarrak Donbassea duz brigada baten, eta EH Bilduk elkartasune adierazi nahi dotse

bandabassotti_nopasaran

Donbassea abiatu dan “Banda Bassoti” karabanan hamar gazte duz (tartin ONDARRUTAR bi), eta EH Bilduk hartu daben konpromisu aitortu nahi dau.

Otsailin, Viktor Yanukovitx presidenti boteretik kendu ben. Hori eta gero Ukrainan krisi politiko eta soziala bixi dabe, eta bertako eta Euskal Herriko herritxar asko hango herritxarran giza eskubidin defentsi daz eskatzen. EH Bilduk aitortu nahi dau ein hori konpromisu eta borroka eredugarrixai.

Honek nazioarteko karabanik nahi dabena da mundo guztin aurrin eta, batez be, Europako gobernun aurrin atentzinoi deitxu, Ukraniko egoeri benetan kezkagarrixe dala erakutsitxe.

Ezin ga ixilik egon gizarte zibilan aurkako erasun aurrin; erantzun eta salaketa iraunkorra derrigorrezku de. Horreatxik, EH Bilduk EB eta Kieveko gobernun artin sinatu dan hitzarmenaren kontra bozkatu dau Europako Parlamentun. Eta Donbasseko hiritarran aldeko konpromisu hartu dabenai elkartasune eta babesa erakutsi nahi dotse EH Bilduk.

EH Bildutik elkarrizketan bidin jarraitzeko eta sakontzeko eskatzen dou. Eta Ukranin ekialdin biztute dan konfrontaziñoi zarratzeko be eskatzen dou. Soluzinoi herritxarran erabakitxeko ahalmenetik etorriko da. Holan amatxuko da Yanukovitx presidenti boteretik bota benetik zabaldu zan salbuespen egoeri.