Nahiz eta 42 urte pasa dizen kotxe istripuz hil zanetik, gure oroimenin jarraitzen dau. 1972ko irailan 3an Baxonatik Bordeleako bidin ixuzela bera eta beran lau kidek istripu larrixe euki ben, eta hori dala ta irailan 5in hiltzat emon ben (istripu euki ban gabin medikuk muerte zerebral diagnostikatzen). 26 urte eukazen hil zanin eta 1969tik ETA erakundeko kidi zan. 1971n Ondarrutik ihes ein biharra euki ban, txapel okerrak beran atzetik eukazelako. Anekdota bat kontaten dabe beratxik: 1970in eta Burgosko prozesu euazela eitten, erakundi epaitun ihesa presta nahixan ibili zan. Bera ixan zan komandoko kiditako bat, Burgosko gobierno militarran eraikinan azpixan sartu zana, bañe okerretako paeta apurtu eta kidik euazen gelan sartu ordez, eraikiñeko armategixan sartu zin.

