Aupa gazte ta ez hain gazte:
Herrixan ein dizen muralan ondorixoz sortu dizen tirabiran ingurun pare bat gauza dakauz esateko.
Udin etorreriaz bat, mikromatxismu lantzen hasi zan Ernai. Lelengo ta behin mikromatxismu zer dan azaltzi de inportanti. Egunerokotasunin normaltasun guztiaz onartzen dizen jarrera matxistak diz, askotan ikusezinak. Adibide argixena erabiltxen douen hizkeri de, adibidez neska bat jantzitxe dun moduatxik guarra deitzetzauenin, edota neska bat hainbat mutileaz lia eta puta deitzetzauenin, aldiz mutile egoera bardinin puto amu ixango litxake.
Hainbat ekimen ein douz honen gaixan ingurun, honen artin 100 gazte baño geuxauaz ein douz elkarrizketak. Muralak etxen be parte hartu gendun. Gure asmu zeresana emon eta mikromatxismun ingurun eztabaidi sortzi zan, benetan pentsaten douelako feminismun bidin pauso asko dazela emoteko, eta gaztiok horretan asko dakau etxeko eta ikasteko. Gu prest gaz eta gogotsu ga gainea.
Azkenik nahi dou esan gure intentzinoi ez zanela hau muturreko egoeri sortzi, eta gitxiaua eztabaidi horrenbeste desbiderati, gure asmu ez zan konfrontaziñoi sortzi, benetan bixi douzen egoera injustun aurrin hausnartzi baño. Argi nahi dou laga, guk muralan ondorixoz pasa dizen gertaeretan ixelako zerikusirik ez douela euki.
Beti agertu ixan gazen morun, danon iritzixak entzun eta alkarreaz biharra etxeko prest gaz. Beste baik,
Ondarruko Ernai
