XABI ARANBURU ondarrutar presu zigor ziegan sartu dabe

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Etxekuk idatzi hau bixalduzku:

“Dakixuenez XABI ARANBURU SAGARMINAGA Ondarrutarra, Lyon-Corbaseko (Frantzia) kartzelan preso da. Xabik behazun harrixak dauke, horren ondorixoz sarritxan miñ handixak eukitten dotxuz. Pasadan martitzenin, abuztuak 5, ebakuntzi eitteko komenixe zan ala ez aztertzeko asmoz, Lyoneko zirujaukin hitzordu eukan. Aspalditxik euan zain  egun hori allateko, eta goxin goxetik ospitalea juteko prest euanin funtzionaxuk patioa urteteko esatzan. Berak erantzutzan medikuana juteko zita eukala bañe funtzionaxuk patioa urteteko jarraitu ban esaten. Diskusiñoi amaitu zan hiru funtzionaixo etorri eta Mitardea erun dabenin, hau de Zigor gela, horren ondorixoz, medikuana juteko “eskubidi” galdu dau. 20 egun gitxienez egon biko da zigortute. Aspaldixan dabiz Lyon-Corbaseko euskal preso politikuk euran gitxienezko eskubidik eustearren borrokatzen, eta nahiz eta gauzak gerua eta okerraua duzen ez dizela kikildduko argi dauke”.

Guk, hamendik zer eingeinke? Bost minutu hartu, papera eta lapitze, eta lau lerro idatzi, berantzako haxe fresku ixango dala ziur egon. Hor du beran “helbidi”:

XABIER ARANBURU SAGARMINAGA
10954 Maison d’arrêt de Lyon-Corbas BP 351
69962  Corbas Cedex (France)