Askok jakingo dozuen latxeik, hillan 30in urteurren oso berezi bat betekora. Angel Etxaniz, 34ku erahil beneko 34. urteurrena da aurten. 1980xin lagagatxuen bera baik, eta Aurrerak familixintzat hain berezixe dan zenbakixan 34. urteurren honetan Angelek benetan merezi daben omenaldixe eskeintzi pentsarau.
Asko matte gendun lagune zan Angel ondarrutarrontzako. Beti ebillen ekinin Zaldupen, beran andrik esaten daben lez “beran bigarren etxi zan”. Herri mailan be geldik eoten ez zan pertsoni zan, danai esko bat botateko prest eoten zan beti.
Abuztun 30in beteko dan 34. urteurren honetan, Aurrerak, partido berezi bat antolatziaz gain, zeozer berezixe eskeini nahitza Angelen familixiai. Eta omenaldixe etxeko eraik politxena danok Zaldupen batu eta bera gogure ekarti dela pentsarou. Familixi be gonbidaturou, eta ekitaldi xume baine hunkigarri bat antolatu nahi dou danon artin.
Hau dana esan eta gero, baakixue, datorren zapatun, goxeko 11:00etan danok Zaldpea Angelei merezi ban omenaldixe etxeko, eta danai erakusteko ondarrutarrongan jarraitzendabela Angelen inddarrak eta kemenak.
Eskerrik asko eta zazen lekure muso handi bat!