KEMEN URANGAn barrixak

OLYMPUS DIGITAL CAMERAKemenen berri aspaldian ez dugu izan, baina aste honetan bertan jakin dugu badu​ela​ dagoeneko epaiketa-eguna eta epaiketa-eskaria jarrita. Epaiketa Audientzia N​azionalean (Madrilen) ​izango du datorren Urriaren 23an (osteguna) eta fiskalak 7 urteko eskaria egin du. Kolaborazioagatik 5etik 10 urte bitarteko kartzela-zigorra izaten denez, 7 urteko eskaria tarteko zigor-eskari bat da, baina benetan gogorra egiten zaigu Kemen gure artean horrenbeste urtez ez izateko aukera hori. Ikusiko dugu zer gertatzen den.
B​ide batez, Kemenekin egoteko aukera izan dutenek oso oso ondo aurkitu dute. Alai, indartsu eta KEMENtsu!! Eta besarkada handi bat bidali nahi dizue Turruneko herritar guztioi.