Ibon etxea ekarteko, elkartin babesa eskatzen dabiz lagun eta familixakuk

iparrBELTZTXIKI

Uztailaren 11n Ibonekin bisita eduki genuen, eta bere egoeraren larritasuna bistatik galdu gabe, ondo aurkitu genuen. Eskuineko besoan dardarak izaten dituela aipatu zigun, eta berak ere badaki hori defentsak baxu dituenaren seinalea dela, 2011ko urrian Basauriko kartzelan izan zuen krisialdiaren aurretik ere sintoma berdinak izan zituelako. Hala ere, azken gauean ez zuela hotzikararik izan aipatu zigun, eta sukarrik ez zuela sentitzen. Itxuraz ere, argalago eta ahulago aurkitu arren, lasaiago eta zentratuago aurkitu genuen, eta animikoki egonkorrago.

Azken egunotan jakin dugu, Ibon isolamenduan eduki duten 14 egunetan ekonomatora joateko aukera kentzeaz gain, gosaritarako eman dioten janari kopurua murriztu egin diotela, ohiko hiru mermelada tarrinatxoen ordez, bakarra eman baitiote. Ez dakigu janari murrizketa hau ohikoa den isolamendu egoeran mantentzen duten guztiekin, baina bai, egoera horrek presoa babesik gabeko egoera batean uzten duela, hau da, kartzeleroen borondatearen menpe. Ibonek berak aipatuta, erizaintzako moduluan dagoen beste preso bat sartu dute isolamenduan, eta honi, behin baino gehiagotan, eguneroko patioko ordu bakarra ere ukatu egin diote, “de facto”.

Orokorrean, Ibonek amildegiaren mugan jarraitzen duela esan dezakegu, eta datorren astean -uztailaren 22an- egin behar dioten azken frogaren zain (erresonantzia magnetikoa) dagoela. Bien bitartean, infekzio oportunista baten menpe ez erortzea eta isolamendu egoera saihestea da garrantzitsuena.

Gogoratu elkarteen atxekimendu kanpaina martxan dagoela, eta badaezpada, sinatu beharreko orria bidaltzen dizugu berriz. Helbide honetara bidali behar da, eta gero helbide honetara erantzun bidalitako eskakizunen kontrola eraman ahal izateko.

JUZGADO CENTRAL DE VIGILANCIA PENITENCIARIA
c) Luis Cabrera, 9 28002 Madrid

Elkartik erabili bir daben idatzixe, hamen: ibon elkartea