https://www.flickr.com/photos/113409834@N05/show
Sei hilabete pasatu dira jadanik ONDARRUTARRAK KALAMENDIRA: EGUNERO BAIETZ!! eta oso balorazio positiboa egiten dugu, izan ere, Udaleko Kirol Batzordeak eta Aurrera Mendi Taldeak luzatu genuen erronka, “herri erronka” bihurtu dela esan baitezakegu.
Jakina da inguruetan daukagun mendi tontorrik enblematikoenetarikoa dela KALAMENDI, eta seguruenik, Ondarrutar gehienok joanak gara “lehendik”, behin bada ere, bertara. Baina esan beharrean aurkitzen gara baita ere, kanpaina honi esker, hainbat direla estreinakoz joan direnak ere.
Helburua 2014 urteko 365 egunetan ondarrutarren bat KALAMENDIRA joatea da, baina argi daukagu baita ere, urtea luzea izanik, izan daitezkeela “hutsune” batzuk tartean izatea. Baina urte erdi pasatu den momentu honetan zera azpimarratu behar dugu, ez dugu hutsunerik izan, egunero igo direla Ondarrutarrak, alegia.
Hona hemen,partaidetzari dagokionez, urtarrila eta ekaina bitarteko datu orokorrak:
Ikusten denez, otsaila eta bereziki, martxoa, izan ziren erantzun handiena izan zuten hilabeteak. Gainontzekoetan, ez dago aldakuntza nabarmenegirik. Era grafikoagoan ere ikus daitezke aipaturiko datuak.
Jakina denez, hilero jasotako argazki guzien artean zozketa bat egiten dugu, eta urte guztirako “babesleak” lotuta daude dagoeneko. Bestalde, bi zozketa berezi ere egingo ditugu, bietan kanpin-denda bana jarriko duelarik Udaleko Kirol Batzordeak. Aurrena egunotan egingo dugu eta bertan, lehenengo sei hiletan jasotako argazki guztiak izango dira kontuan. Bigarrena, aldiz, urte bukaeran egingo dugu, urteko 2.seihilabeteko argazkien artean, alegia.
Udalaren aldetik hurbileko jarraipena egiten ari gara, egunero jasotako argazkiak eta mezuak sare sozialetatik zabalduz. Asteartero eta ostegunero argitaratzen ditugun KIROL AGENDAN ere tarte berezia izaten du Kalamendiko kanpainak, eta jakin badakigu, batak zein besteak, nahiko jarraitzaile dituena.
Gure aldetik, parte hartzen ari diren guztiek eskerrak emateaz gain, Ondarrutarrak animatzea baino ez zaigu geratzen.
ERRONKA POLITA DELAKOAN GAUDE!!
ANIMA ZAITEZ!!
LORTUKO DUGU DENON ARTEAN!!
ZIUR BAIETZ!!


