Month: ekaina 2014
BEIKOZINIn inauguraziñoin eon gaz
ONDARRUn KUTXABANK (BBK) saltzen ipini dabe
PNV, PP eta PSE KUTXABANK PRIBATIZATEA DUZ
Kutxak funtziñoi sozial eta publiku beteteko sortu zin, bertoko aurrezkixak berton inbertiuteko, bertoko enpresa, autonomo eta kooperatibak finantzixateko eta gizarte ekintzi (obra soziala deitzen dana) bideratzeko.
PNVk Madrileko kongresun PPn “Kutxan Legi” babestu ban, Kutxan kontrol publiko eta soziala kolokan ipiniz.
PNVk eta PPk, PSEn laguntziaz, kutxak banku-fundaziñoi bihurtu nahi dotxuez; holaik pribatizaziñoai atik zabalduko dotsez eta honek, kontrol publiko eta soziala galtzi suposatuko dau.
Hamarkadetan herrittarrok eraikitxako finantza tresna handixena interes pribaun eta Espainiko eta Euskal Herriko elite ekonomikun esku geatuko da.
Ezinddotsau laga Nafarrun UPNk CANeaz einbana eitten!
PRIBATIZAZIÑOIRIK EZ!
BANKO PUBLIKO ETA SOZIALA!
Gaur Kalekutzin konzentraziñoi: IBON etxin eta bixik nahi dou
Zoixonak ZUNBELTZ
Beste urte bat beteten dau ZUNBELTZ LARREAk espainiako espetxin eta hamendik belarritxik ten eitten dotzau. Gure irakurliai mesede bat nahi dotzau eskatu, hau de, hartu hamar minutu eta lau lerro idatzi berai, herriko gauzak kontaten edo zeuei okurriuten gatzuena, seguru gustoa hartukotxule. Hamen beran “helbidi”:
ZUNBELTZ LARREA:
Centro Penitenciario de Castellon de la Plana. Carretera de Alcora, km. 10. 12006 Castellon de la Plana – Castellon
Agur BITXORE
Datorren astelehenin, sanjuan sue eingo dou urtero legez Musika Plazan. Aldez aurretik, gaberdixan, bolanderak, adarrak eta irrintzixak, mendittik (Arrigorrittik) Akerra eta beran sekitu badatozela plaza iragarriko dabe. Parte hartu nahi bazu, etorri, ekainan 23an, gabeko 22:00etatik aurrea, Arrigorri hondartzako txiringito ingurure, ERDI AROKO ERROPAKIN JANTZITXE! Bertan, ulik harrotu eta gustoa “zikindduko” zaitxuau.
Eta urtero lez, Alamedan lorak banatu ostin, Musika Plazan suan bueltan sagardau banatzen, dantzan eta saltoka ibiliko ga… Bitxore Laka gure sorgin nausixai (Artelaneko bixotzai) be berba batzuk eskainiko dotsauz.
Ekainan 8xan umezurtz laga giñuzen Bitxorek, eta gure asmu merezi daben omenaldixe eitti bada be, lelengo “ein biharreku ein bir de”, berak esango ban latxeik. Hau de, San Juan bezperako gaba antolatzi… eta “gero, gerokuk”. Horretxeatxik, gure asmu (Bitxorei omenaldixe) irailerako-edo lagakou. Hori eta gehixa merezi dabelako Bitxorek. Idea guztik ongi etorrixak ixango diz
Bixar, eguena hilak 19, Bitxoren errautsak itsasoratu eingo diz. Baine aldez aurretik ekitaldi txikitxu bat eingo dotzau Alamedan, 19:00etan. Gonbidatuta zaze. Berba batzuk, kanta batzuk… Muso handi bat eta gero arte, Bitxore! Eta datorren astelehenin, danok plaza! Gora bixotzak!
Nekane Akarregi (Artelan Elkartin ixenin)
Ekainak 19 (eguena) Beikozinin inaugurazinoi
MARABILLI sormen festibala bi urtetik behin ospatuko da
Marabilli Sormen Festibala (MSF) onarte urtero Ondarrun ospatu dan kultura jaxe biurteku ixango da hamendik aurrea. Halaxe erabaki dau ahobatez (eta afai legin) jaialdixe antolatzen daben Manuelistak elkartik. III. Marabilli Sormen Festibala, beraz, 2015in ixango da. Erabat herrikoi eta altruisti dan ekimena danez Marabilli eta inddarrak ondo kudeatzearren, erabaki dou bi urtetik behin ixati jaialdixe. Urte bakoitixetan ixango da, Korriki latxeik.
Halan da guztiz be, eta itxaronaldixe luziei ez eittearrren, lantzin behin “Marabillatxu” ixeneko ekintza puntualak antolatuko douz, Ondarruko Beikozini areto barrixaz batea alkarlanin. Zoriontasun eta errelbeldixa pilulak ixango diz Marabillatxuk, interesgarri eta ezezagun erizten gaskun musiki, antzezlan edo literaturi geugana ekarteko asmoz. Lehenengoku, uztailan 1in, New York Ska Jazz Enssemble taldiaz.
Onak ixan (bañe ez hainbeste) eta laster arte!
Manuelistak
KRESALA egune 2014. Aurten 50 urte. ZOIXONAK!!!
Aurten ospakizun berezixe ospatzen dabe KRESALA KULTUR ELKARTEko kidik, edozeinek ez dotxu 50 urte beteten euskal kulturi bultzatzen: musiki, dantzi… horretxeatxik de aurten urte berezixe. Zapatun edozeinek eukiko dau aukeri dantzan eitteko edo ta bazkaire juteko (ixena aurretik emon bir de).
KRESALAk frankismo garai gogorrak bixi ixan zittun eta sasoi hartako lege gogorrai aurrea eitteko kapaza ixan zan. Behian erakustetzuauz 70. hamarkadan atatako argazki batzuk:
Euskal Herriko karta soziala, onartute!
Onartu dabe Euskal Herriko Eskubide Sozialan karti. Dakixuen modun, Ondarrun eta Euskal Herri guztin jente askok parte hartu dau hau eskubidin karti etxen.
On herriko taldin eta pertsonan atxikimendu daz bilatzen herrixan, eta nahi dabenak honaxe idatzi bir dau email bat edo whatsapp bat: kartaondarrun@gmail.com edo 619293902
Argazki bat atateko be eskatu dabe, norberan aldarrikapenaz.
Karta soziala irakurri nahi dabenak, hamentxe dauke: www.eskubidesozialenkarta.com





















