Marabilli Sormen Festibala (MSF) onarte urtero Ondarrun ospatu dan kultura jaxe biurteku ixango da hamendik aurrea. Halaxe erabaki dau ahobatez (eta afai legin) jaialdixe antolatzen daben Manuelistak elkartik. III. Marabilli Sormen Festibala, beraz, 2015in ixango da. Erabat herrikoi eta altruisti dan ekimena danez Marabilli eta inddarrak ondo kudeatzearren, erabaki dou bi urtetik behin ixati jaialdixe. Urte bakoitixetan ixango da, Korriki latxeik.
Halan da guztiz be, eta itxaronaldixe luziei ez eittearrren, lantzin behin “Marabillatxu” ixeneko ekintza puntualak antolatuko douz, Ondarruko Beikozini areto barrixaz batea alkarlanin. Zoriontasun eta errelbeldixa pilulak ixango diz Marabillatxuk, interesgarri eta ezezagun erizten gaskun musiki, antzezlan edo literaturi geugana ekarteko asmoz. Lehenengoku, uztailan 1in, New York Ska Jazz Enssemble taldiaz.
Onak ixan (bañe ez hainbeste) eta laster arte!
Manuelistak
