Antxustegi familixakun bidez jakinddou Bilboko itsas museuk ze errezoi emon dotxuzen txalopi museutik kentzeko.
Museun esanetan, antzeako beste txalopa batzuk be ba eidaz Euskal Herrixan, hobeto zainddute. Antxustegi txalopi, ostea, oso egoera txarrin dala dinue (argazkixetan ikusten da), eta gainea eztaukela balixo artistiko edo etnografiko handirik. Hasierako egur gexenak be aldatute ei daukez. Eta konpontzi oso gatxe ei de.
Baine museuk txalopi erakusketan ipini banin, balixo historiko handixe eukala esaben museuko arduradunak. Eta on, balixu galdu dau? Hoixe da Antxustegi familixakuk galdetzen dabena.
Argi dana da ondarrutarrontzako balixo handiko txalopi dela, herriko egurrezko atunero zaharrena dalako. Hamendik eskatzen dotsau museuai ahalegin bat etxeko txalopi konpondu eta dan lekun eukitxeko! Eta bestelan alternatiban bat eskeintzeko, txalopi zainddu ahal ixateko. Seguro ondarrutarrok be laguntzeko prest egongo gazena.


