Gaur Euskal Herria argi ezberdin batez esnatu da, itxaropentsu.
Gure izerdi tantak jendetza baten emozio malko bihurtu genituen atzo.
Aurpegi zoriontsuak eta ilusioz betetako begiradak ikusi genituen nonnahi.
Gure kanta, ♫jende zoriontsua herri libre batean♫, egi bihurtzeko urrats handi bat eman genuen.
Baina ez ahaztu, hona, gure lanak eta indarrak ekarri gaituztela, eta hau bidaiaren hasiera besterik ez dela. Ez dezagun orain, beste batzuen esku laga gure esku jarraitzen duena, gure bidea.
Milaka lagun elkarri, ezberdinari, eskua emanda, geldiezinak gara, horregatik, gure eskuak zabalik jarraituko dute, esku berrien beroaren zain, elkarlanerako gonbitea berriz luzatuz, gure artean lekua eginez, bileretan aulkia gordez. Arrakastak ospatzen ohitzen hasi beharko gara, irribarrea ahoan itsasten ikasi dogun moduan. Hurrengo urratsa elkarrekin pentsatu eta emateko eguna helduko da, ordura arte, disfrutatu daigun lortutakoaz.
ZORIONAK eta ESKERRIK ASKO!
Ondarruko Gure Esku Dago
Kuriosidade lez, beatu Ondarrutar batek INDIXAtik (Varanasetik) bixaldu doskun argazkixe, giza katiaz bat etxeko.
Eta oingoz amaitzeko, beste batek idatzi dosku esaten, bera 90.kmetrun (Uharte Arakilen) eon zanela usurbildarrakin batea.
Bixaldu argazki gexa!







