Agur eta ohore, Bitxore!

GABONAK

Gaur Ondarruk pertsona handi bat galdu dau: Bitxore Laka. Elorrixon jakinddou herixotzin barri, eta bertan euazen ondarrutar guztik txalo zaparrada bateaz jaso dotxuez Bitxorek einddako erraldoik.

Gauza asko esan leikez Bitxorei buruz. Urtitan egon zan Kataluniako auzo pobritan biharrin, bertako biharginai laguntzen talde erlijioso bateaz. Frankismoko urte gogorrak zin, eta emigrante asko biximodo hobe baten bile jun zin Kataluniako hirixeta biharrea, baldintza oso gogorretan. Bitxore hantxe egon zan.

Gero Ondarrure etorri zan, eta elixa ofizialetik aldentzen jun zan, herrixan sortzen euazen mobimiento alternatibutan parte hartzeko. Behian dakazuen argazkixe, adibidez, 1972xan mendixan einddako ezkontza bateku de. Gitarriaz agertzen da.

Arte sorkuntzi ixan da beran pasinoi. Beran erraldoik Euskal Herri guztiko jai eta manifestazinoitxan ikusi douz, urti jun eta urti etorri. Ondarrutarroi laga doskuz geure ixakerin parte bihurtu dizen jai eta pertsonajik: San Junetako akelarri, Akuli, Lantzoi… Ehunke ondarrutarrei arti sortzen be erakutsi dotsa beran Artelanen.

2

Gatxe ixango da berak lagatako hutsuni beteti.

Bitxore, eskerrik asko eizun bihar guztiatxik! Ez zatxuau sekule ahaztuko.

Bide batez, aldarrikapen bat nahi dou ein: ONDARRUK BITXORE IXENEKO KALE, PLAZA EDO ESPAZIXO BAT BIR DAU, jentik ez ahaztuteko zein ixan dan.

bitxore 1972xan ezkontza bat mendixan