Zer pasaten da plastikuk erreten badouz?

plastikuk-erre

Ondarruko zero zamar taldik bixaldu doskun idatzixe da hau:
http://ondarroazerozamar.wordpress.com

Ondarroan oso gutxi bidaltzen dugu birziklatzera, %26 bakarrik. Bizkaian ere %36 birziklatzen da bakarrik. Beste guztia erre egiten dugu Alonsotegin, eta zabortegietan bota Zallan edo Larrabetzun.

Egunero egunero ikusten ditugu gure kaleetan birziklagarriak diren materialak zamarretara botata. Tartean, plastikoak. Agian herritarren gehienak ez daki plastiko horiek zamarretara botatzeak zelako kalte handiak eragiten dituen.

Zabortegietan amaitzen duten plastikoek 1000 urte ere behar izaten dituzte desagertzeko, eta txikitu ahala partikula toxikoak zabaltzen joaten dira. Alonsotegiko errauskailuan erretzen diren plastikoek, ostera, gai kutsagarri asko sortzen dituzte: dioxinak, benzenoa, fenolak, butadienoa… zamarrak erreta, plastikoen arrisku toxikoa handitu egiten dugu.

Gero errauts toxiko horiek tratamendu berezia jaso behar izaten dute. Eta zabortegi berezietan bota behar izaten dira. Tratamendu garestia da, eta pertsonon osasuna arriskuan ipintzen duena. Zorrotzako herritarrak, adibidez, osasun arazoak salatzen ari dira, gure zamarren errautsak euren auzoan tratatzen direlako.

Egoera honi irtenbidea emateko aukerak badaude: plastikoen erabilera gutxitu, eta erabiltzen ditugun plastikoak ahal denik eta gehien berrerabili eta behar ez dugunean birziklazera bidali.

Ondarroan zamarrak birziklatzen ez baditugu, Bizkaiko beste herritar batzuen osasuna kaltetzen dugu. Hori ez pasatzeko, murriztu, berrerabili eta birziklatu!

p1080418