Ondarruko Antxustegi familixik euran bajurako txalopi emotsan Bilboko Itsas Museuai, bertan gordeteko. Urte askun egon da Bilboko Olabeagako portun, eta on museuk erabaki dau handik kentzi, egoera txarrin dalako. Antxustegi familixik, ostea, salatu dau museuk eztabela bir dan morun zainddu txalopi, eta halan dala gaur egun ugarrak janda eta egurrak usteldute. Gure ingurun dakauen egurrezko bajurako txalopaik zaharrenetaiku ixango da Antxustegi, gorde bir dan altxor bat, duda baik.
EH Bilduk be eguaztenin eskari bat sartu ban Gasteizko parlamentun, museuai eskatzeko txalopi ez kentzeko dan lekutik eta ahal dan ariñen konpontzeko, usteldu aurretik.



