
Azkenengoko txanpako helburu bakarra ipini dabe Ondarruko GURE ESKU DAGOkuk, 1000 lagun eruti Giza katea. Ixenik ez badozu ondioik emon, denboriaz zabiz.
Bide batez, hamen antolatzailik zabaldu daben oharra, bertan egunin zer ein bir dan jakitxeko:
Kaixo lagun:
Ekainaren 8an burutuko den giza katean parte hartzera zoazenez, bidaltzen dizuegu ohar hau.
Giza kate honen antolaketa ahalik eta egokiena izan ditzan, hona hemen kontutan edukitzeko aholku edo gomendio batzuk:
Behar ditugun autobusak lortzea, eta eraman behar gaituzten lekura eramatea erreza ez denez, denon arteko laguntza eta borondatea beharko dugu.
Autoz joanez gero, trafiko arazoak egon daitezke, eta agian ailegatzeko arazoak izango zenituzke.
Horregatik AUTOBUSEZ joatea gomendatzen dugu. Autobusek lehentasuna izango dute.
Ziurtatu autobuseko txartela (ez bakarrik metroarena) erosita duzula. ( aste honetan denda zabalik izango duzu egunero).
Metroa eta autobus txartela erosteko azken eguna, ekainaren 1a(domeka) izango da.
Autobusen irteera leku bakarra, Ondarroako portua izango da.
Autobus bakoitzak pare bat arduradun izango ditu, eta gogoan izan goizeko 9:00ak baino lehentsuago bertan egotea komeni dela, autobusak bete bezain pronto aterako direlako.Azken autobusa, goizeko 09:30etan aterako da.
Tokatzen zaigun kilometrotan, beranduen goizeko 10:15etan egon beharko gara.
Antolatzaileek animazioa ipini arren, zeuok ere eraman dezakezue animatzeko gauzak ( txistu, trikitixa, pailazoak…).
11:30etan bakoitzak bere tokian egon beharko du.
12:00etan, hasiera emango da (txalaparta, adarra, kanpaiak, bozina bitartez)
12:00etaik 12:30etara: GIZA KATEA.
12:30etan, amaiera adierazteko , beste seinale bat entzungo da.
12:30etan irteera antolatua, lehentasuna autobusak izango dute.
Etxera bueltatzea agertu dutenak, ala egingo dute, eta besteok Durangora joango gara jaialdiarekin jarraitzeko (antolatzaileen oharrak jarraitzea ezinbestekoa izango da)
14:00etatik 18:00etara jaia Durangon.
18:00eta Ondarroara.
Zaila izango zaigu, aholku hauek denongana ailegatzea, beraz, antolatzaileok biziki eskertuko genuke zeuon inguruan ohartxo hauen zabaltzea.
ESKERRIK ASKO ONDARRU!!!
ERABAKITZEKO ESKUBIDEA DAUKAGU!!!!
Ondarroako Gure Esku Dago talde dinamika.