Ondarrutarrok, alkarrei esku emonda, geure etorkizune erabakitxeko

Gaur ondarrutar askok alkarrei esku emotse. Kolore eta pentsakera askotako herritarrak batu diz, danak gauza bardine eskatzen: herri bat gazela eta geure etorkizune aukeratzeko eskubidi dakauela.

Esaskunez, 700 ondarrutar baino gexa daz ixena emonda ekainan 8xan Euskal Herrixe lotuko daben giza katin parte hartzeko. Eta zu, bazatoz?