Ixena emozu giza kateako?

P1080207

Gerua eta ondarrutar gexa daz apuntaten ekainan 8ko giza kateako. 400 pertsonatik gora ixena emonda daz! Eta zu, apunta zaz?

Euskal herritxarrok geure etorkizune erabakitxeko eskubidi dakauela pentsaten bazu, apunta giza katin!

Ondarrutarrok Elorrixoa jungo gaz. Behian dakazue ibilbide guzti, eta leko bakotxin ze herritxako jenti egongo dan.

gizakatea_mapa

Elkartasune atxilotutako ikaslikin

Dakixuen modun ongo astin ikaslik atxilotu dotxuez Euskal Herriko herri desbardinetan, ikasle greban parte hartzearren. Eta Ondarruko gaztik elkartasune adierazi dotse, kartelan bidez eta atzo institutun konzentrazinoi eindde.

Ikaslik atxilotzen ibili baik, atxilotzi dakarrela Wert, herritxarron eta euskaldunon hezkuntza eskubidin kontra etxearren!

BkYf49BIIAAOQq6.jpg large

BkYivQtIAAA41xe.jpg large

Emakumik kamara atzin jarritxe trailerra grabatu dabe (eta making off-a)‏

4

EMAKUMIK KAMARA ATZIN ikastaru ixan da otsailetik apirilea Emakumintzako jabekuntza eskolan. Gidoi idaztetik, grabaketa bidaiatuz, zinin mundun lelengoko urratsak emon dotxue bertako ikaslik Gariza Produkzioak taldin gidaritzapin.

Hau de ikastarun sortutaku:

– Trailerra “supermekatua” Historias de 8 de marzo liburutik atatako istorio baten oinarritute. EHko beste herri batzutan grabatzen dabizenakin  bateratute liburun lan osotu eingo da.

Eta sorkuntza prozesu barnebiltzen daben eta ikaslin esperientzixak kontatzen daben Making off-a.

Pasa dan astin, martxoan 27xan,  estreinatu ben trailerra Etxelilan eta jende dexente bertaratu zan.

2Gure artistak bideuan esaten daben latxeik: “hamendik holywoodea!” Famauk zaze!

Info gehiago: http://www.ondarroa.eu/eu-ES/Albisteak/Orrialdeak/EMAKUMEAKKAMERAATZEANikastaroaizandaotsailetikapirileraEmakumeentzakojabekuntzaeskolan.aspx

Hamen dakazue trailer zatixe, ia iñor ezautzen dozuen:

Eta hamen azaltzen dabe zelan eiben:

Iparra Basauriko kartzelan da ondiokan

Martxoaren 7an, Ertzantzak, Entzutegi Nazionalaren aginduari jarraituz, Ibon Iparragirre Burgoa, bere zigorra erregimen leunduan betetzen ari zen euskal preso politikoa, atxilotu eta Basauriko kartzelan sartu zuen.

Basauriko kartzelako Tratamendu Juntak 100.2 artikulua aplikatu zion Iboni, bere osasun egoera larriaren ondorioz. Ibonek HIESa dauka, eta bere burmuineko ezkerreko lobuloan daukan orban baten ondorioz, ikusmenaren galera larria pairatzen du, beste zenbait disfuntzio kognitiboren artean. Etxe kartzelan egon den bi urte eta lau hilabeteetan bi epilepsia atake izan ditu, memoriaren, denboraren eta ubikazioaren galmenekin. Basurtoko Ospitaleko txosten medikuak egiaztatzen duenez, bere gaixotasuna C estadioan dago, hau da, sendaezina eta itzulezina da. Honez gain, etxe-kartzelan egon den bitartean Ibonek ezarri zizkioten baldintza guztiak bete dituela aipatu behar da.

Entzutegi Nazionalak emandako “bilatze eta atxilotze” aginduak, eskuduntzen inbasio argia suposatzen du, ez baitagokio berari presoaren erregimenaren aldaketa erabakitzea, kartzela bakoitzeko Tratamendu Juntari baizik. Zentzu horretan, Ibonek preso bezala daukan eskubideen urraketa larria burutu da, eta urraketa honek gainera, bere bizitza jartzen du arriskuan.

Azken bisitetan bere senideek nabaritu zutenez, ganoraz ez ikusteaz gain, oso urduri dago, presio psikologiko handia jasaten ari da eta disfuntzio kognitiboak jasaten hasi da. Martxoaren 24an etxera deitu eta oso txarto aurkitzen zela adieraziz, lehenbailehen norbait bidaltzea eskatu zuen. Abokatua joan zitzaion, eta bi orduko elkarrizketaren ostean, oso bakarrik eta desorientatuta sentitzen dela egiaztatu ahal izan zuen.

Plataformatik gure kezka larria plazaratu nahi dugu, eta Ibonen aldeko sentsibilizazio, elkartasun eta mobilizaziokanpainan parte hartzea eskatzen dizugu, norbanako legez edo talde/elkarte/erakunde legez bideratuko diren ekimenak bultzatuz.

Iparra galdu baik plataforma

cronica_carcel