Aurten be Boga! Mendi Martxi antolatu dabe eta maxatzan 4an ixango ra. Informaziñoi gehixa behiko helbidin. Animo mendigoizalik, aurten egualdi ederra emonda ra-ta!
Aurten be Boga! Mendi Martxi antolatu dabe eta maxatzan 4an ixango ra. Informaziñoi gehixa behiko helbidin. Animo mendigoizalik, aurten egualdi ederra emonda ra-ta!
Lehiaketa honen helburu de Bizkaiko Emakumintzako Jabekuntza Eskolan Sari (Basauri, Ermu, Getxo eta Ondarruko eskolan artin osatutaku), ezagutaraziko daben diseinu grafiku edo logotipu aukeratzi. Logotipo irabazlik sare horrek antolatzen daben ekintza eta jarduera guztixak iragarri eta identifikatuko dotxuz.
Sarixe: 600€
Informaziñoi gehixa eta oinarriak irakurgai helbide honetan: http://www.ondarroa.eu/eu-ES/Gertakariak/Orrialdeak/BizkaikoEmakumeentzakoJabekuntzaEskolenSarearenLOGOTIPOLEHIAKETA.aspx
Epi: maiatzak 7.
Jakingozuen modun, gobierno española eta beran gobernadore Urkijo udalan hizkuntza irizpidik aztertzen eta salatzen dabiz, kastellanu baztertzen dabelakun. Ez gakoe gustaten gure herrixetan euskeraz bixi gazela ikusti. Hori dala eta, Euskal Herriko udal batzuk (tartin Ondarrukuk) egoeri salatu dabe. Eta Kontseiluk konzentrazinoik deitxu dotxuz bixarko Ondarrun eta beste herri batzutan.
Asteburu honetan MILANeko gaztetxe baten (Baraondan) ONDARRUko herri harresixatxik eon diz berbetan eta bide batez RESIST ONDARRUko irudixak eon diz ikusten, bertoko herrittarrak tartin euazela. Horreaz batea, Iñaki Iribarren eon zan (AITZOL ETXABURUaz batea FLEURYko kartzelan eondaku) eta berak azaldu ban Euskal Preso Politikuk euki daben eztabaida prozesu gaur egungo egoera allateko.
Beste argazki hau,TURINeko unibertsitateko zine geli de eta jenti kalearte eon da
Bittartin hitzaldixak emoten eta dokumentalan aurkezpenaz jarraitzen dabe.
Herriko artistak kanpoa zabaltzen dotxuez euran biharrak, eta hau adibide morun jartzen dotzuau.
“Nire lana ibilbide bat da, denboran zehar egindako barne bidaia, neure burua aurkitu nahian lan horretan.”
EGILEA: Josune Laka Artetxe (Ondarroa, Bizkaia)
LANAK: Grabatuak, serigrafiak eta monotipoak
NOIZ: Apirilaren 1etik 15era
NON: MODOTTI Tailerra; Kale Nagusia 24, HONDARRIBIA
Ondarruko LuterL taldik torturiai buruzko jardunaldixak antolatutxuz Ondarrun. Hauxe dozue egitarau:
TORTURA… ETENIK GABEKO KATEA!
Ondarroan, apirilaren 9tik 21era
• APIRILAK 9, EGUAZTENA.
Gaueko 21:00etatik 22:00etara.
IRRATSAIO BEREZIA RADIXU Irratiko “Ein Daigun Bidi” irratsaioan.
ROSI ARANA preso ohia eta margolariari elkarrizketa zuzenean.
105.5 FM edo radixu.info
• APIRILAREN 11tik 21era. Udal Erakusketa Aretoan.
TORTURARI BURUZKO MARGO ERAKUSKETA.
Egilea: ROSI ARANA TXAKARTEGI gernikarra.
Ordutegia: astegunetan: 18:30etik 21:00etara
• APIRILAK 16, EGUAZTENA.
Gaueko 22:00etatik 00:00etara.
IRRATSAIO BEREZIA RADIXU Irratiko “Azken Mohikanoak” irratsaioan.
JON ARRIZABALAGA, Andoni Arrizabalagaren anaia.
105.5 FM edo radixu.info
GLOBHITO 24. ZENBAKIA.
– Erakusketari buruzko aipamena + Jardunaldien egitaraua.
– 400 ale.
– Betiko lekuetan banatuko da, jendeak har dezan.Antolatzailea: LUTERL.
Laguntzailea: Ein Daigun Bidi irratsaioa.
Atzo IRUÑAn ein zan manifan millaka emakume batu giñan Euskal Herriko Mugimendu Feministin deixai jarraitxuaz. Hiru berba oiñarritzat hartute: Berbi, Gorputze eta Erabakixe. Euskal Herri guztitxik jun giñan emakume ta gixon. ONDARRUn autobus bat bete gendun. Hamen erakusten dotzuauz bertan ata genduzen aragazkixak:
eta gai honetaz ata daben koplak nahi badozuez entzun, beatu Ahotsa infokuk ata dabena: