Ondarrutarrak Marinaledan

Ondarrutar batzuk Marinaledan (Sevilla) egon diz oporretan, eta bertan atatako argazkixak bixalduskuz. Jakingozuen modun, Marinaleda jornalerun herri bat da, eta ezkerreko alderdixan eta sindikatun koalizinoi batek irabazten dau beti hauteskunditan. Ondorixoz udaleko erabakixak asanbladan hartzen diz.

Burruka asko eta lurran okupazinoi asko eta gero, Marinaledako herritxarrak lortu ben duke batenak zin latifundixuk eurantzako ixati, eta bertan kooperatiba bat sortu ben. Gaur egun, 400 pertsonak etxen dabe biharra bertan, eta danak soldata bardine dakarre.

Etxebizitzin espekulazinoirik ez egoteko, udalak lur asko erosi zitxun, eta gero etxik merke saldu edo alokatu (hilin 15 euroko alokairuk daz!).

Herrixe ezautu nahi dabenak, Aste Santutan dauke aukera onena: Ekitaldi erlijiosun ordez, bakin aldeko asti ospatzen dabe, kontzertukin, hitzaldixakin…

Gora Andaluzia libre!

P1080266

P1080238

P1080244

Marinaledako kalitan sozialismun edo beste nazinoi batzutako burrukan aldeko mezuk ahal diz ikusi.

P1080264

P1080272

P1080268

P1080265