Ibonei buruzko azkanengoko barrixak

Aurreko astin jakin gendun Ibonek eraso bat jaso bala kartzelan. Domekan beste eraso batzuk jaso dotxuz, eta Iparra Galdu Baik plataformik hauxe informazinoi zabaldu dau:

Lehelengo ta behin eskerrik asko denoi, Ibonek joan zen astean jasan zuen erasoa salatzeko zabaldu genuen idatziari ema diozuen elkartasun erantzunarengatik.

Zoritxarrez, egoera ez da hobetu okertu baizik, mezu hau zabaldu genuen egunean bertan -apirilak 20 igandea- Ibonek beste eraso bat jaso zuelako, oraingo honetan kartzelako bi funtzionariren aldetik. Bi funtzionari gaueko errekuentoa egiten ari zirela, Ibonen txaboloa zarratzen normala baino denbora gehiago eman zutenez, Ibon atera hurbildu eta berak itxi zuen bere txaboloko atea. Hau ez zitzaien gustatu bi funtzionari hauei eta txaboloan sartu eta bakoitzak zaplazteko bina eman zion Iboni, lurrera botaz eta ohearen kontra beste kolpe bat hartuz buruan, oraingo honetan, zauririk gabe.

Astelehenean bere amari egindako dei telefonikoan Ibonek gehitu zuenez, epilepsia atakeen aurkako ohiko pilulak eman beharrean beste batzuk ematen dizkiote. Kontu hau konpontzen saiatu bada ere dena alperrik izan da.

Gaixo larri dagoen preso baten kontrako jipoi berri honek kartzela sistemaren krudelkeria agerian uzten du, funtzionarien basatikeria eta inpunitatea. Ez diezaiegun utzi. Babestu dezagun Ibon eta preso gaixo larri guztiak!!!

Iparra Galdu Baik.
iparrBELTZTXIKI