KALAMENDIKO kanpañi: lelengoko hiru hilitako baloraziñoi‏

1Hiru hilabete pasatu diz daneako ONDARRUTARRAK KALAMENDIRE: EGUNERO BAIETZ!! kanpaina martxan jarri gendunetik Ondarroako Udaleko Kirol Batzordik eta Aurrera Mendi Taldik. Hamen datu orokor batzuk:

JASOTAKO ARGAZKIXAK PARTAIDIN
GIZONEZKUK EMAKUMEZKUK GUZTIRE
URTARRILA 150 163 101 264
OTSAILA 236 212 181 393
MARTXOA 235 332 230 562

DANETA 621 707 512 1219

Ikusten danez, egun bakar baten be ez dou hutsik egin, hau da, egunero egonda Kalamendin Ondarrutarren bat. Aipatzeku de, apirilean be ildo bardinetik dule, ixan be, 95 argazki jaso dou daneako eta partaidetzi be izugarri ona ixaten ari dala.
Uste dou HERRI ERRONKI bihurtu dala, betiko mendigoizalin gain, asko eta asko dizela egitasmuaz bat egin eta Kalamendire duzenak, tartin, behinbe ez dizenak jun.
Hillero jasotako argazkixakin zozketa bat eitten da eta banatute daz jadanik aurreneko hiru hilabeteei dagozkienak. Lau hilabeteko babeslik geatzen gazku bakarrik urte osu beteteko.
Aipatutako argazki guztik ikusgai daz Ondarruko udalan web gunin (www.ondarroa.eu) hiru segunduro pasaten juten direlarik dagoeneko sartute dazen 1300dik gora argazki.