Galdakaoko ospitxalan aurrin: IBON eta TXUS S.O.S.

galdakaoko ospitxalin ibonen alde

Hamen familixakuk bixaldutako azkanengoko barrixak:

BASAURIKO KARTZELAKO TRATAMENDU BATZORDEAK EZ DU IBONEN EGOERARI BURUZKO ERABAKIRIK  HARTU

Ibonekin komunikatzen gaituzten kanalen fluidotasun gabeziaren ondorioz, gaur martxoaren 13an, martxoaren 11n zabaldu genuen informazioa okerra dela esan behar dugu.

Basauriko kartzelako Tratamendu Junta ez da pronuntziatu Iboni 100.2 artikulua aplikatzearen alde, izan ere, Junta horrek Ibonen gaia erabili ere ez duelako egin, nahiz eta bezperan gaia erabiltzeko eskakizun bat jaso, urjentziazko bidetik bada ere. Bai egia da, espetxeko zenbait arduradunek, euren jarrera Iboni berriz 100.2 artikulua aplikatzearen aldekoa dela adierazi dutela.

Iparra Galdu Baik plataformako partaideok, Ibonen egoeraren gainean dagoen mediku eta abokatu taldearen berri eta aginduen zain gaude, komenigarria iritziz gero, mobilizazio ildoa aktibatzeko. Ibonek Igandean senideen bisita edukiko du eta astelehenean plataformako bi kide eta mediku eta abokatu taldea Eusko Jaurlaritzako Biktimen eta Giza Eskubideen Batzordeko ordezkariekin bilduko dira.

Bien bitartean, biharko, LAB sindikatuak kontzentrazio batera deitu du Galdakao-Usansoloko Ospitaleko Hall-ean, 12:00etan Ibonen askatasuna eskatzeko. Arratsaldean, 19:00etan, Ondarroako Udalak ez-ohiko Udal-Batza konbokatu du, Ibonen egoera aztertzeko puntu bakarrarekin. Bestalde, jakin izan dugunez estatua mailan  ekimen ezberdinak aktibatzen hasi dira, eta hau era positiboan baloratzen dugu.