Emakumintzako Jabekuntza Eskolako ikastaru eongo da zapatu honetan goxez Etxelilan eta apuntateko ondioik plaza batzuk libre daz!
Mugimendu feministi ez da on dala hamarkada bateko kontu. Ixan be, feminismu, emakumik munduko herrialde guztixetan aurrea erundako borroka eta ekarpenai esker garatzen jun de. Gaur egungo feminismuk badauke bere jatorrixe, bere testuinguru politiku, sozial eta ekonomiku. Hori guzti ezautzi, hau de, mundun zein Euskal Herrixan mugimenduk ixandako bilakaeri eta aldarrikapenak ezautzi, etorkizuneko erronkei aurre eitteko tresna ezin hobi de. Hartara, ikastaro honetan, mendebaldeko mugimendun histoixaz gain, Euskal Herrixan 70. hamarkadatik aurrea ezautu douen mugimendun ingurun berba engou, antolatzeko modu eta aurrea erundako borrokak aztertuz. Histoixi ezautzik aurrea beatzen lagundukozku
Ixenburu: Euskal Herriko mugimendu feministin histoixi
Irakaslik: Miren Aranguren eta Edurne Epelde (EHko Bilgune Feminista eta Emagineko kidik)
Egune: Martxun 15, 10:00etatik 13:00eta
Leku: Etxelilan
http://www.ondarroa.eu/eu-ES/Gertakariak/Orrialdeak/EHKOMUGIMENDUFEMINISTARENHISTORIA.aspx
Animatu parte hartzea
