Basauriko kartzelako tratamendu batzordi, Iparra etxeratzin alde

iparrBELTZTXIKI

<!–
_Ibon Iparragirren familixakuk bixaldutako informazinoi:

Gaur Basauriko kartzelako Tratamendu Batzordea -”Junta de Tratamiento”- bildu da eta bertan Ibonen gaia erabili dute. Junta honek Ibonen kartzela erregimenari buruzko proposamena egin du eta Jaiki Hadik jakin ahal izan duenez, txosten positiboa bidaliko du Madrilera, Iboneri lehen zeukan 102.2 artikulua aplikatzea eskatuz. Izan ere, Batzorde horrek eskura dituen txosten mediku guztiek Ibonen osasun egoera oso delikatua dela egiaztatzen dute. Azken hitza Madrileko Espetxe Zuzendaritzak dauka eta hasiera batean behintzat, espedientea bideratu beharreko norabidean dagoela ematen du.

Bien bitartean Ibonek bigarren graduan jarraitzen du, eta berari buruz dauzkagun azken berriak larunbatekoak dira: urduri egon zen bisitan, gau osoa lorik egin gabe eta hiru puntu zituen bekokian, ustekabean hartutako kolpe baten ondorioz. Senideek “peculio”a -dirua- ingresatu badiote ere telefono txartela ez diotenez aktibatu, ezin da kanpoarekin komunikatu, ezta kanpokoek berarekin. Hurrengo bisita astebururako dago aurrikusita.

Ibonek kartzelan igaroten duen egun bakoitza arrisku egun bat da berarentzat. Esan bezala ikusmena zeharo kaltetuta dauka, epilepsia atakeak saihesteko medikazioa hartu beharko luke eta edozein infekziok itzuliezinezko ondorioak izan ditzake, epe motzean.

Iparra Galdu Baik Plataforman era positiboan baloratzen dugu Basauriko Tratamendu Batzordeak hartutako erabakia eta Espetxe Zuzendaritzak ere bide horretatik jotzea espero dugu. Edonola ere, epe laburrean erantzun garbirik ez badugu jasotzen, mobilizazioak indartuko ditugu. Zuen denon laguntza beharko dugu horretarako.

Informazio hau zabaltzea eskertuko genizueke. Milesker

PD: Arratsaldeko 8rak aldera Ibonek bere amari deitu dio. Ondo dagoela esan du. Espetxeko arduradunek azaldu diotena bat dator hemen azaldutakoarekin. Madrilera bidali omen dute eskakizuna. Indartsu dagoela esan du, eta eusteko prest.

HIESA + KARTZELA = HERIOTZA ZIGORRA

PRESO GAIXO LARRIAK ETXERA

Idatzi iezaiozu. Bere helbidea honako hau da:

IBON IPARRAGIRRE BURGOA
PRISION PROVINCIAL BASAURI 1102
LEHENDAKARI AGIRRE, 92
48970 BASAURI -BIZKAIA-