Martxun 15in Ondarruko Udalak eta Lurgaia fundazinoik Artibaiko zuhaitzan egune ospatuko dabe Larruskainen. Eskualdeko herritxar guztiai eitse deialdixe, zapato goxin Larruskainea urreatzeko. Eweldi ona eta hamaiketaku be eongo ei de.
Ondarruko Udalak 16 hektareako lur-jabetzi dauke Larruskainen, herritxar batek emonda. Azkanengoko urtitan pinudixe egon da bertan, eta on dala bi urte ebai zan. Hori ikusitxe, udalak hitzarmena sinatu ban Lurgaia fundazinoiaz, horretan lurretan bertoko basu landatzeko, eta basun bioaniztasune berreskuratzeko.

