Manifa ixille domekan (martxoak 9), IBON ASKATU lemapin

1

Gaur eguerdixan egon dan prentsaurrekun hauxe idatzixau zabaldu dabe:

“Gaur hemen agertzen garen norbanakoak, konponbidearen aldeko konpromisoa hartu genuen herriko talde eta eragileetako kideak gara.

Hemen agertzearen arrazoai martxoaren 7an gure herrikidea den Ibon Iparragirre preso politikoaren atxiloketa da. Gertakari honek kezka sortzen digu. Are gehiago kontuan izanda Ibonek duen gaixotasun sendaezina. 2010an atxilotu zutenetik kartzelan igarotako denboran osasun arazo larriak izan zituen, kartzelako muturreko bizi baldintzek Ibonen bizitza arriskuan jarri zuten. 2011ko urriaren 17az geroztik etxean egon da Ibon bere osasun egoera dela eta. Ulertezina zaigu Ibonen atxiloketa eta gure kezka adierazi nahi dugu berriz ere Ibon espetxeratzeak  bere osasunean ekar ditzakeen kalteengatik.

Ibonen atxiloketa giza eskubideen urraketa larria da. Gaixorik dauden presoek kalean egon behar lukete eta atxiloketa hau, berriro ere, atzera pauso bat da presoen giza eskubideen alorrean.

Euskal Herrian bakea eskuratu eta konponbide demokratikoa garatu ahal izateko hainbat pauso eman izan dira azken hilabeteetan. Beharrezkoa da gatazka elikatu eta urraketak eragiten dituzten egoerak betirako desagertzea eta bide horretan ezinbestekoa da presoen giza eskubideak bermatuak izatea.

Horregatik hemen batu garenok Ibonen atxiloketa salatzeko Giza eskubideak, Irtenbidea, Bakea, Ibon askatu! lemapean martxoaren 9an, domekan, eguerdiko 13:00etan Alamedatik hasita egingo dugun manifestazio ixilean parte hartzeko deia luzatzen diegu herritarrei”.