Hondakinai buruzko batzar gexa eingo diz hurrengo egunetan

Dakixuen modun, Ondarruko Udala herritxarrakin eta herriko taldikin hondakinai eta zamarrai buruzko batzarrak etxen dabil, etorkizuneako dazen alternatibak aztertu eta balorateko. Herriko taldikin batzeko hurrengo fetxak honetxek ixango diz, eta interesa dakarren beste edozein herritxar be jun leike:

Ongizate taldeak – Urtarrilaren 31an (barikua), arratsaldeko 18:00retan, udaletxean
Kirol taldeak – Otsailaren 3an (astelehena), arratsaldeko 19:00etan, udaletxean

Udaletik jakin arazi dabe, talde edo herritxarren batek datorren asteko beste egun, ordo eta leko baten batu nahi badau azalpenak entzun eta hondakinai buruz eztabaidatzeko, honaxe helbidea idazteko: komunikazioa@ondarroakoudala.net

Bestetik, Mankomunidadik hondakinai buruz ein daben azterketi udalan web orrixan da ipinitxe. Bertan ikusten da atez ateku ahal dala ixan Ondarrurako sistemaik merkiena, eta gexen birziklatuko leukena:

http://www.ondarroa.eu/eu-ES/Udala/Antolaketa/Ingurumena_aktak_hondakinak/ONDARROA%20AURKEZPENA.pdf

aa1

aa3

aa2