Hondakinai buruz berba eitxeko, herriko taldikin batzen dabil udala

2014an hondakinak batzeko kontratu amaitzen da, eta zerbitzu barri bat ipini bir de martxan. Hori dala ta, Mankomunidadik ikerketa bat eiban, etorkizuneako zelako alternatibak dakauzen aztertzeko. On udala herritxarrakin eta herriko taldikin horretxek alternatibak aztertzen dabil.

Hurrengo batzarrak honetxek ixango diz:

Urtarrilak 21 (martitzena ) – Udaletxin – 19:00 – Kultur taldik

Urtarrilak 22 (eguaztena) – Etxelilan – 19:00 – Bardinttasune lantzen daben taldik

(Batzarreta interesa dakarren edozein herritxar be ahal da jun)

Gaur egun herrixan dakaun egoeri ezta ona: %25 birziklatzen dou bakarrik, eta beste guzti erretea bixaltzen dou Alonsotegire. Ingurumena kaltetzen dou eta ekonomikoki be galera handixe da. Zamarrak danon arazu diz eta danon artin topa bitsau irtenbidi!

P1070165

Beste alde batetik, 13 familixa hasi diz konposta etxen euran solutan. Ikastaru eta potuk jaso zitxuezen aurreko astin. Honen aurretik beste 22 familixa be hasitxe euazen konposta etxen Ibaiondon. Informazinoi gexa, hamen:

http://www.ondarroa.eu/eu-ES/Albisteak/Orrialdeak/13FAMILIAGEHIAGOKONPOSTAEGITEN.aspx