Ikusentzunezko tresnak erabiltzeko beharrezkoak diren ezagupenak emakumeei gerturatzeko asmoz, Emakumeak kameraren atzean ikastaroa burutuko dugu Etxelilan. Parte hartzea eta elkarlana beharrezkoak dira ikastaro praktiko honetan eta bertan emakumeek istorio bat irudi nola bihurtu ikasiko dute. Gidoia idaztetik, grabaketara arte bidaiatuko dugu, zinemaren munduan gure lehen urratsak emanez film labur baten grabaketaren bidez!.
