Ondarrutik Kalamendire 365 egunin BAIETZ!!!

kalamendire

Ingurutan dakaun mendi tontorrik enblematikuena da dudaik baik KALAMENDI, eta seguruenik, Ondarrutar gehixenok jun ixan ga berta, behin bada be.

Aurrera Mendi Taldik urte asko daru onezkeo abendun 31an KALAMENDIRE mendi irteeri antolatzen eta herriko mendizale asko hurbiltzen diz berta. Ongun, erronka hau jarri dou Udaleko Kirol Batzorde eta Aurrera Mendi Taldik, ONDARRUTARRAK KALAMENDIRA: EGUNERO BAIETZ!! hain zuzen be.

Helburu, 2014 urteko 365 egunetan, Ondarrutarren bat KALAMENDIRE juti ixango litxake. Urti luzi danetik, egon leike “hutsune” batzuk, bañe ez dou “porrot” latxeik hartuko, ixan be, ziur gazelako, gehixa ixango dizela Ondarrutar bat baino gehixa KALAMENDIN ixango dizen egunak.