Agur, 2013!

Urti ixe amatxu gasku, eta errepasu etxeko ordu aila da. Urte bixixe euki dou aurten Ondarrun (eta noiz ez, esango dau baten batek!).

Notizixa onak eta ez hain onak euki douz, urtarriletik abendure: Kemenen estradizinoi, greba orokorra, Sortu eta Ernai biharrin hasti, Etxelilak atik zabaltzi, Kafe Antzokixe zarratzi…

Aurtengu, duda baik, Plaiko Zubixan urti ixan da. Bertan batu ginan danok Urtzai babesa erakusteko. Irudixak burutik ezin kendute gabiz ondiokan!

zubiagautaegun1

Mamarru be aurten etxea etorri gasku kartzelatik, urtik eta urtik kanpun ein eta gero. Ia datorren urtin beste guztik ekarten douzen etxea…

mama

Eskerrik asko aurten Turrune bixitxatu dozuen danoi. Gerua eta gexa zaze! Aurten 400.000 bixitxa euki douz! Gogoratu Turrune danok gazela, eta zeuen bideo, argazki eta iritzixakin aberasten douela gure orrixak.

turrune

Datorren urtin be Ondarruko barrixak zabaltzen jarraitxuko dou Turrunetik, geure ikuspegi euskaltzale, abertzale eta ezkerrekutik. Eskerrik asko eta urte berri on!

Bitxikexa latxeik esan geinke Turruneruk munduntzir ibili gazela, Argentina aldin, Islandian, Alpitan, Londresen…

londres

Venezuelan, Italin, Irlandan, Saharako lurretan, …

turrune desiertun