Normalean, kartzela batera iristerakoan, lehenengo bisita edozein ordutan izan zitekeela esan zioten Kemeni. Horrela joan ziren arreba eta lagunak igandean, baina bertara iritsita esan zioten Kemen zuzenean sartu zutela isolamenduko 6. modulura eta, hortaz, ezin zutela bisitarik izan ordutegitik kanpo.
Bertako funtzionarioa saiatu omen zan bisita ordu bat finkatzen baina zuzendaritzatik agindua eman zuten bisita galdu egingo zuela Kemenek. Edozein aitzakia nahiko dute gure presoak izorratzeko.
Hortaz, ez dakigu ondo beste euskaldunen batekin dagoen eta zer moduz dagoen Kemen. Ia astean zehar telefonoz deitzen duen eta, txarrenean, datorren domekako bisitan jakingo dugu nola dagoen. Datorren zapaturako zeukaten vis-a-visa hitzartuta Soton. Bartzelonatik Ardatz anaia aspaldiko partez be etortekoa zan, baina orain ez dakigu hitzordu hori errespetatuko dioten Alcalan.
Hemendik aurrera, bere helbidea hau da:
Kemen Uranga Artola
Euskal Preso Politikoa
CP MADRID II Alcalá-Meco
Módulo 7
Carretera de Meco, km. 5
28.870 Alcalá de Henares (Madrid)
Ba, besterik ez oraingoz. Zerbait gehiago dakigunean jakinaraziko dizuegu Turrunan bidez.
